Euskoa, moneta elektroniko bilakatzeko bidean

  • Euskal Moneta elkarteak ezohiko biltzarra egingo du ostegunean Baionan, Euskoak moneta elektroniko gisa ere funtziona dezan 2015etik aurrera.Transferentziak, kentzeak eta txartel bidezko ordainketak egiteko aukera emango du horrek, Enbata.infok azaldu duenez.


2014ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ostegunean moneta elektronikoa abian jartzeko sortu beharreko lan taldeak aztertuko dituzte. (Arg: I. Miquelestorena)

Ipar Euskal Herriko tokiko moneta proiektuaren hasieran aurreikusitako pausuak ematen ari da. 500 enpresak eta 2.700 pertsona inguruk erabiltzen dute gaur egun Euskoa, elkartetik emandako datuen arabera.

Enbata.infok jaso duenez, ostegunean moneta elektronikoa abian jartzeko sortu beharreko lan taldeak aztertuko dituzte, kontabilitate, finantza edo informatika taldeak, besteak beste. Lortutako ebaluazio eta ondorioak urte bukaera baino lehen aurkeztu beharko ditu talde bakoitzak.

Hori burututa, Euskal Moneta elkartea Kolegioen Batzordearekin bilduko da. Horrek baieztatu beharko du txartel elektronikoaren sorrera, lan-taldeek bildutako informazioa kontuan hartu ondoren.

Osteguneko bilkura 19:00etan izango da, Baionako Manu Roblez Arangiz fundazioan. Landuko diren gaien zerrenda Euskal Moneta elkartearen webgunean zehaztuko dute.

Informazio gehiago:

ARGIAren Euskoa kanala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskoa
Euskal Monetak ia 70.000 eusko banatu ditu erabiltzaileek babestutako 44 elkarteren artean

Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.


2023-04-17 | Enbata
1.500 pertsona Ezpeletan, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko

Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]


Euskoaren 10. urteurrena ospatuko dute larunbatean Ezpeletan

Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.


2022-10-05 | Enbata
Euskal Monetak 61.281 eusko eman dizkie 58 elkarteri

Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.


2022-09-29 | Euskal Irratiak
"Laster 3.500.000 Eusko izanen dira zirkulazioan"

Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]


Eguneraketa berriak daude