argia.eus
INPRIMATU
Euskoak mugarri berria: lurraldeko elkarteei ia 80.000 eusko eman dizkie
BeƱat Badiola Etxeberria 2025eko urriaren 09a

Urteroko legez Euskal Moneta elkarteak biltzarra egin du Euskoaren inguruko balorazioa egiteko, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) egoitzan Ainhize-Monjolosen.

Euskal Monetaren elkarteak emandako datuen arabera, 2014an 10.519 eusko banatu zituzten, 2019an 29.066 eta aurten 79.1882 eusko. Europako tokiko monetarik indartsuena da Euskoa.

Nola funtzionatzen du diru banaketa?

Tokiko monetaren erabiltzaileek aukeratutako lurraldeko 62 elkarte diruz lagundu dute aurten. Adibidez, horietako bat da Baionako Epaiska elkarte-ostatua, lehen aldiz laguntza jaso duena. Dirua banatzeko orduan ondoko funtzionamendua dute. Euskal Monetako kide bakoitzak elkarte bat babestu dezake. Elkarte horrek gutxienez 30 babesle izan orduko, bere babesleek euskotan trukatutako euroen %3 eskuratzen du. Erabiltzaileari ez zaio deus kostatzen, baina elkarteentzat diru iturri interesgarria da. Enbata aldizkarian adibide zehatza eskaini dute: hilabetero 70 euro euskotan trukatzen badituzte elkarte baten 40 babeslek, elkarte horrek 1.000 eusko jasoko ditu urtean.