Eusko Legebiltzarrak kartzela-politika aldatzeko eskatu du, PSEk ere babestuta

  • EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuta eta EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen zuzenketekin, espetxe politika aldatzeko eskatu du EAEko Legebiltzarrak.


2018ko ekainaren 13an - 10:52
Legebiltzarra hutsa (argazkia.legebiltzarra.eus)

Xabi Rey presoaren heriotzaren ondorioz EH Bilduk legez besteko proposamena egin du Eusko Legebiltzarrean gaur egungo espetxe politikak eta euskal presoek jasaten dituzten egoerak salatzeko. Koalizioaren ustez, Xabi Reyk zituen bizi baldintzak ezin ziren inola ere justifikatu. Presoen giza eskubideen urraketekin bukatu behar dela gaineratu dute, bakea, bizikidetza eta “normalizazio demokratikoan bidea egiten jarraitzeko”.

Bi puntu ditu EH Bilduren proposamenak: lehenbizikoan, Legebiltzarrari posizionatzeko eskatu dio presoen urrunketa, kartzela politika eta isolamendua bezalako salbuespen neurriekin bukatzeko. Bigarrenean berriz, kartzela politika berria eskatzen da.

EAJk, Elkrrekin Podemosek eta PSEk zuzenketa bat egin diote, euskal presoek egindako kaltearen aitortza erantsiz. Zuzenketa honekin legebiltzarraren gehiengoak babestu du beste espetxe politika baten aldeko eskaria.

PSEk ekimen honekin bat egin izanak deitu du hedabide askoren arreta eta Espainiako Gobernu berriak euskal presoen aferaren inguruan izan dezakeen jarrera-aldaketari buruzko espekulazioei ateak zabaldu dizkio.

Ez da lehen aldia Eusko Legebiltzarra euskal presoen sakabanaketaren aurka posizionatzen dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude