Ezohiko irudia eskaini dute gaur alderdiek Eusko Legebiltzarrean eta, PP bakarrik utziz, Madrilgo Gobernuak Eusko Legebiltzarraren ekimenetan duen eskuhartzea salatu dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Ahal Duguk.
Aspaldikoa da jarrera hau eta Madrilgo birzentralizazio politika gero eta ageriagokoa da. Eusko Legebiltzarrarekiko, azken urteetan Espainiako Gobernuak hiru lege eraman ditu Auzitegi Konstituzionalera: estatu indarkeriaren biktimen aitortza eta erreparaziorako legea, frakingaren aurkako legea eta Etxebizitza Legea.
EH Bilduk aurkeztu du legez besteko proposamena Jone Goirizelariaren bidez eta bertan salatzen da autogobernuaren aurka Madrilek duen jarrera eta berau albora dezala eskatzen da. Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren hainbat lege eta arauren aurkako helegiteak eta debekuak jartzen ari dira azkenotan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak 35 orduo lan asteaz hartutakoa.
Madrili Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritzarekiko begirunea eskatzeaz gain, Auzitegi Konstituzionaleko kideen pluraltasuna bermatzeko neurriak har dezan ere eskatzen zaie Madrilgo agintariei, gaur egun ez duelako ordezkatzen Espainiako Estatuaren pluraltasuna.