Eusko Legebiltzarrak Madrilgo zentralismoa salatu du, PP bakarrik utziz

  • Ezohiko irudia eskaini dute gaur alderdiek Eusko Legebiltzarrean eta, PP bakarrik utziz, Madrilgo Gobernuak Eusko Legebiltzarraren ekimenetan duen eskuhartzea salatu dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Ahal Duguk.

     

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 15a
Argazkia: Eusko Legebiltzarra.

Aspaldikoa da jarrera hau eta Madrilgo birzentralizazio politika gero eta ageriagokoa da. Eusko Legebiltzarrarekiko, azken urteetan Espainiako Gobernuak hiru lege eraman ditu Auzitegi Konstituzionalera: estatu indarkeriaren biktimen aitortza eta erreparaziorako legea, frakingaren aurkako legea eta Etxebizitza Legea.

EH Bilduk aurkeztu du legez besteko proposamena Jone Goirizelariaren bidez eta bertan salatzen da autogobernuaren aurka Madrilek duen jarrera eta berau albora dezala eskatzen da. Eusko Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren hainbat lege eta arauren aurkako helegiteak eta debekuak jartzen ari dira azkenotan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak 35 orduo lan asteaz hartutakoa.

Madrili Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritzarekiko begirunea eskatzeaz gain, Auzitegi Konstituzionaleko kideen pluraltasuna bermatzeko neurriak har dezan ere eskatzen zaie Madrilgo agintariei, gaur egun ez duelako ordezkatzen Espainiako Estatuaren pluraltasuna.

Kanal hauetan artxibatua: Eusko Legebiltzarra  |  Espainiako Gobernua  |  EAE

Eusko Legebiltzarra kanaletik interesatuko zaizu...
Eusko Legebiltzarrak kartzela-politika aldatzeko eskatu du, PSEk ere babestuta

EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuta eta EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen zuzenketekin, espetxe politika aldatzeko eskatu du EAEko Legebiltzarrak.


2018-06-07 | Nahia Ibarzabal
Segurtasun burua kargugabetu du EAEko legebiltzarrak diruaren erabilera desegokiagatik

Eusko Legebiltzarreko kreditu-txartelak behar ez bezala erabili izana egotzita kargugabetu dute eta Arabako Probintzia Auzitegiko fiskaltzaren esku utzi dute auzia.


2018-05-23 | ARGIA
Estatutu berriaren hitzaurrea onartu du Autogobernu Batzordeak

Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordeak estatutu berriaren hitzaurre proposamena onartu du, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoei esker. PSEk eta PPk proposamenaren kontra bozkatu dute, baita Ahal Duguk ere, hasiera batean testua babestuko zuela esan bazen ere.


2018-04-25 | ARGIA
Mozal Legea indargabetzeko exijitu dute Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean

Hala Bedi, Eleak/Libre eta Kaleratzeak Stop Araba Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean izan dira apirilaren 25ean. Alderdi politiko guztietako ordezkarien aurrean, Mozal Legea indargabetzeko exijitu dute beste behin, baita Mikel Saenz de Buruaga kazetariari ezarritako isuna bertan behera uzteko ere.


Mozal Legearen aurkako agerraldiak egingo dituzte asteazkenean Legebiltzarrean

Mozal Legearen inguruan Eusko Legebiltzarrari konpromisoak hartzea eskatzeko agerraldiak egingo dituzte asteazkenean Eleak/Libre mugimenduak, Hala Bedik eta Kaleratzeak Stop plataformak.


2018-03-22 | ARGIA
Eusko Legebiltzarrak ez du onartu pentsionistei 1.080 euro bermatzeko proposamena

Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora arte osatzeko EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean egindako legez besteko proposamenak ez du aurrera egin, EAJk, PSEk eta PPk kontra bozkatu dutelako.


Familien zaintza lanen kontziliaziorako neurriak hartu dira Legebiltzarrean

Familien zaintza lanen kontziliaziorako neurriak hizpide izan dira asteazkenean Gasteizko Legebiltzarrean, aitatasun baimena luzatzea eta errenta baxuko familientzat Haurreskolak doakoak izatea, besteak beste. Oro har, alderdiak ados agertu dira proposatutako neurriekin.


Cabacasen abokatuaren eta Segurtasun sailburuaren aurka oldartu dira ertzainak Gasteizen

Ertzainek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean ErNE, ELA eta Sipe sindikatuek deituta. Eusko Jaurlaritzari lan baldintzak hobetzea galdegiteaz gain, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren dimisioa eskatu eta Iñigo Cabacasen familiaren abokatu Jone Goirizelaiaren aurkako mezuak oihukatu dituzte.


2018-02-27 | ARGIA
Eraikuntza arloko "inpunitate zirkuluarekin" amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean

AHTn eta beste zenbait obra publikotan dabiltzan langileen egoeraz azkenaldian zabaldu den kezka Eusko Legebiltzarrera eraman du ELAk. Igor San Jose eta Luis Fernandez sindikatuko kideak Lana eta Justizia batzordean izan dira, EH Bilduk gonbidatuta, eta azaldu dute eraikuntza arloko lan hitzarmenak “sistematikoki” urratzen direla.


Euskal presoen "omenaldiak" gaitzesteko PPrekin bat egin dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek

Euskal presoen “omenaldiak” gaitzesteko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean, eta EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin dute alderdi popularrarekin.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude