Eusko Legebiltzarra berriz ere gauza bera egitera doa

  • Argilan-ESK Bizkaia sindikatuko kide modura idatziriko iritzia. (Erredakzioan itzulia)


2017ko abenduaren 21an - 11:47

Pentsatu dugu iritzi txoko hau abiatzeko modurik onena dela iragan apirilaren 11n aurkeztu zen manifestuaren lerro batzuk berreskuratzea. Egun horretan eman zioten bukaera hiru pertsonek martxoaren 24an Bilbon hasitako gose-grebari, lema honen pean: Ez dugu irentsiko. #RGI murrizketarik ez.

Gaur, Eusko Legebiltzarrean, aurrekontua onartuta, demokraziaren historiako murrizketarik handiena egin da giza eskubideetan, DSBEan [Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, gazteleraz RGI] eta EPOn [Etxebizitzarako Prestazio Osagarria]. EAJ eta PSEren aldeko bozekin eta PPren abstentzioarekin, EAEko 2017ko aurrekontuak onartu dituzte, zeinak dakartzan, batetik, DSBEan 2012tik indarrean den %7ko murrizketa 2017an ere mantentzea, eta baita ere Eusko Jaurlaritzaren ukazioa Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatak izan duen %8ko igoera egitea, legeak eskatzen duen moduan.

Abenduaren 22an, Eusko Legebiltzarrak berriz egingo du duela bederatzi hilabete egin zuena. Oraingoan, EAJ eta PSOEren bozkei PPrenak batuko zaizkio, 2017ko DSBE %1,5 igotzeko eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) 250 euroan izozteko. Eusko Jaurlaritzak argudiatu zuen igoera hau, funtzionarioei aplikatuko zitzaien soldaten igoeraren parekoa delako. Argumentazio erabat lotsagarria, bi ausnarketa hauek kontuan hartzen baditugu: 1)DSBE-EPO jasotzen duten herritarrak behartu dituztela, 2012tik, inongo kolektibo sozialena baino handiagoa den murrizketara, gainera, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotua egoteko eskubidea zapalduta, 18/2008ko Legeak, Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako legeak jasotzen duena; eta 2)Pertsona txiroez ari garela, euren beharrizan materialen gabeziak eraman dituenak era honetako prestazioak jasotzera, horretarako hamaika baldintza eta legez zehaztutako ardurak gainditu ostean, Lanbide arduratzen delarik ahalik nekezenak eta umiliagarrienak izan daitezen, bere kudeaketa inhumanoaren bidez.

2000. urtera arte, EAEko errenta bermatzeko maila, orduan Intserziorako Gutxieneko Diru-Sarrera deitzen zena, oso eskasa zen. 1997an 83.000 sinadura bildu zituen Eskubide Sozialen Kartarako herri ekimen legegileak eta lege gisa tramitatu zen eta 2000. urtean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, bere aurrekontu berritzaile eta aurrerakoiek murrizketa jaso ostean. Horrela lortu Oinarrizko Errenta berri honek (izen hau hartu zuen ordura arteko Gutxieneko Diru-Sarrerak, arik eta 2008an egungo legea onartu eta DSBE izena jarri zitzaion arte) ordura artekoarekin alderatuta igoera nabarmena egitea eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotzea. 2000ko Legean, Oinarrizko Errenta pasa zen Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren %75 izatera (12 ordainetan).

18/2008 Legean, DSBE hazi egin zen Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS)  %88 bihurtuz pertsona bakarraren kasuan, LAGSren %113 bi pertsonako bizikidetza unitateentzat eta LAGSren %125 hiru pertsonatik gorako bizikidetza unitateentzat. Pentsionisten kasuan, zenbatekoak handiagoak ziren: LAGSen %100 pertsona bakarraren kasuan, LAGSen %125 bi kideko unitatearentzat, eta LAGSen %135 hirutik gora kideko unitatearentzat.

2012rako Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuek inposatu zuten DSBEaren %7ko murrizketa eta gainera DSBEak berme gisa Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatak ezartzen duen zorua izateko eskubidea lapurtu zien

2012rako Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuek inposatu zuten DSBEaren %7ko murrizketa eta EPO mota bakarra ezartzea, zegoenik eta txikiena, hileko 250 eurokoa (lehenago kide gehien zituzten bizikidetza unitateek 320 euro jasotzen zituzten) eta hau biziraupenaren mugan dauden pertsonenganako eraso larria izan zen, eta gainera beren prestazioek berme gisa LAGSak ezartzen duen zorua izateko eskubidea lapurtu zien. Geroztik, duela 6 urte kendutako %7a ez berreskuratzeaz gain, nahiz eta 2014tik hona ekonomiak ofizialki berreskuratze bideari ekin dion, gainera LAGSen erreferentzia ezabatu egin dute, DSBEren zenbatekoa utziz aldian aldian Eusko Legebiltzarrak aurrekontua onartzeko bozkatzea erabakitzen duen zenbakiaren menpe.

Kontuan izanik oraindik ez dela 2018rako LAGSaren kopurua zehaztu, Espainiako Estatuko aurrekontuak 2017tik luzatuta daudelako, Rajoyk proposatu du LAGSa %4 igotzea 2018an, eta beraz, kalkulu erraz bat egin dezakegu ulertzeko zer neurriko galera dakarren DSBEak, 2012an murriztutako %7 ez berreskuratu izanagatik, 2017an LAGSen %8ko igoera ez aplikatu izanagatik (igoera %1,5ekoa izan baitzen soilik) eta 2018an %1,5 igotzeagatik, Rajoyk urte horretarako proposatutako %4aren aldean.

2012an DSBE ez balitz %7 murriztu, bere zenbatekoa, pertsona bakarreko unitatearen kasuan 612,41 euro beharrean, 658,5 eurokoa behar zuen (2012ko LAGSen %88).

2018an, Eusko Legebiltzarreko aurrekontuek inposatuko duten DSBEaren zenbatekoa 644,49 eurokoa izango da. Legeak agintuta bezala Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren %88 mantenduko balitz, 755,64 euro behar luke izan

2018an, Eusko Legebiltzarreko aurrekontuek inposatuko duten DSBEaren zenbatekoa 644,49 eurokoa izango da kide bakarreko unitatearentzat. Legeak agindu bezala LAGSaren %88 mantenduko balitz, 755,64 euro izan beharko luke (agindutako %4ko igoerarekin). Honek esan nahi du, 2012tik 2018ra pasa diren 7 urteetan 111,15 eurokoa izango dela galera, alegia, DSBEa %14,7 murriztuko dela, 2018rako beharko lukeenarekin.

Iritziaren txoko hau amaitu nahi dugu gorago planteatu dugun gogoetarekin. Zer dakar DSBEa LAGSari lotzen zion berme zorua ezabatu izanak? Gehitzen jarraituko dutela DSBE jasotzen duten pertsona txiroen kopuruak, zeren EAEko aurrekontuek beti izango dute joera DSBEa benetan behar denaren azpitik gehitzeko. Goiko paragrafoetan agerian geratzen da Legebiltzarrean gehiengoa dutenen borondatea, eta Pobreziaren eta Desberdintasun Sozialen EAEko Inkestaren 2012, 2014 eta 2016ko hainbat datu emango ditugu: 2012an prestazioa jasotzen zuen %48,31k (64.383 pertsonak) txiro izaten jarraitzen zuten; 2014an, %46,9k (71.092 pertsonak) eta 2016an %46,87k (63.069 pertsonak). Hau da, DSBE sistemaren barruan daudenen erdiek txiro izaten jarraitzen dute, ezingo digute egotzi demagogia egitea, defendatzen badugu DSBEen murrizketak, 2012an abiatutakoak, eta DSBEa LAGSari lotuta egoteko legezko exijentzia kendu izana, apostu bat direla gure gizarteko jende ahulena are gehiago pobretzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude