Eusko Jaurlaritzaren ingurumenerako aurrekontua erdira murriztu da 2009tik

  • Eusko Jaurlaritzak ingurumen eta lurralde antolamendu arloetara bideratutako aurrekontua amildu egin da 2009tik. Orduan iritsi zen maila gorenera gaur egun Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saila denaren aurrekontua, Patxi Lopezen agintaldiaren lehen urtean: 145 milioi euro. 2017an berriz, 70 milioi baino gehixeago kudeatuko ditu sailak. Beherakada %51,6koa da.


2017ko martxoaren 03an - 00:09

Beherakadak ez du bat egiten bilakabide orokorrarekin, aurrekontuak berdintsu mantendu baitira urteotan (igoera txiki batekin). 2009an guztizkoaren %1,38 izan zen ingurumen eta lurralde antolamenduari bideratutakoa, eta aurten %0,63. Inflexio-puntua 2014an iritsi zen: aurreko urtearekiko 37 milioikoa izan zen beherakada (105etik 68ra).   

Aurretik ere, PSOEren agintepean, urtez urte murrizketa nabarmenak izen ziren Ingurumen Sailaren aurrekontuetan: 10-15 milioi urtero. 2013an, EAJ Lakuara itzuli osteko lehen urtean, jeltzaleak saiatu ziren diru-partida 105 milioitik 69ra jaisten, baina ez zuten beste alderdiekin adostasunik lortu eta aurrekontuak luzatu egin ziren. Hurrengo urtean etorri zen murrizketa. Ordutik hona pixka bat igo da ingurumenerako dirua –bi milioi inguru–, baina guztizkoarekiko portzentajeak behera egin du.

Arloz arlo aztertuta, azpimarratzekoa da ingurumenaren babesera (airearen kalitatearen zaintza, biodibertitatearen babesa, klima aldaketaren aurkako borroka, ingurumen kontzientziazioa…) bideratutako aurrekontua 50 milioitik 26 ingurura mehetu dela aipatutako denbora tartean.

Are hozkada handiagoa jaso du uraren plangintza eta administraziorakoak: 82 milioitik 35era. Funtsean, URA agentziari ematen zaion aurrekontuari dagokio kopuru hori. 2014an jo zuten hondoa harentzako sosek (30 milioi) eta geroztik bost milioiko igoera izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
Erkorekak GKSk Gasteizen "eragindako istiluak" salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude