Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lanpostu eskaintza ez dute onartu sindikatuek

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 556 lanpostuko eskaintza publikoa onartu du eta atzo mahai sektorialean aurkeztu zuen asmoa. Sindikatu bakar batek ere ez du ontzat eman Hezkuntza Sailaren erabakia. EILAS sindikatuko Josean Buenoren iritziz, eskainitako lanpostu kopurua lotsagarria da eta 2010eko hitzarmenarekin alderatuta 3.099 behin-behineko plaza egonkortu beharko lirateke.


2011ko abenduaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Isabel Celaá, Hezkuntza sailburua.

Lanpostuen %8,4an lehen hizkuntza eskakizuna baino ez eskatu izana ere kritikatu du EILASek. LABen ustez ere, aukeztutako lanpostuak gutxi dira, baina eztabaida nagusiak beste ildo bat izan beharko luke, alegia, atal denetan murrizketak daudenean lan eskaintza ateratzeak ez duela zentzurik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude