Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programak espekulazioa bultzatzen duela salatu dute Gasteizen

  • Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela uste du Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea delakoan daude.

Hala Bedi @halabedi
2018ko maiatzaren 11

Gazte Emantzipaziorako Sareak agerraldia egin du Lakuako bulegoetan. Bertan, etxebizitza oinarrizko eskubide bat dela gogoratu dute, herritar orok bermatuta izan behar dugun eskubidea. “Guztiok ikasi dugun eta noizbait errepikatu dugun ideia da, baina jakin badakigu praktikan ez dela horrela”, adierazi dute. Etxebizitza “luxutzat” definitu dute, diru kantitate itzelak ordaindu behar izaten direlako “duintasunez bizitzeko beharrezkoa zaigun zerbaitetaz gozatu ahal izateko”.

“Egun etxebizitza izatea bermatzen digun bakarra diru sarrera handiak eta konstanteak izatea da, eta gero eta gutxiago dira baldintza horiek betetzen dituzten herritarrak”

Dakigun moduan, etxebizitzaren negozioa handia da, inmobiliariek, banketxeek, enpresari handiek … kontrolatzen dutena. Gogoratu dutenez, “oso normalizatua” dago bigarren etxebizitza daukaten pertsonek alokairuen bidez dirua irabaztea, honek maila txikiagoan aurreko logika berari jarraitzen diolarik.

“Beraz, egun etxebizitza izatea bermatzen digun bakarra diru sarrera handiak eta konstanteak izatea da, eta gero eta gutxiago dira baldintza horiek betetzen dituzten herritarrak. Gazteok merkatu honen hartzaile eta kontsumitzaile nagusienetakoak gara, adin tarte honetan gurasoen etxea atzean utzita gurea eskuratu behar izaten baitugu, edo behintzat ahal badugu”. Salatu dutenez, badira etxe bat erosi eta bizi osorako hipotekatzen diren gazteak edo alokairua ordaindu ahal izateko aldi berean kontraturik gabeko 3 lanpostu dituztenak. Eta, nola ez, etxebizitza ordaindu ezin dutelako oraindik gurasoen etxean bizi direnak ere badaude.

Negozio pribatua sustengatzen duten instituzio publikoak

Hala salatu dute. Horren adibide, duela hilabete Eusko Jaurlaritzak gazteontzako aurkeztu zuen ustezko diru-laguntza berria jarri dute, Gaztelagun izenekoa: “Alokairuen menpekotasunetik salbatuko gaituen aukera bezala aurkeztu digute, baina guk badakigu horretatik oso urrun dagoela”. Laguntza hau eskuratu ahal izateko Euskal Herriko oso gazte gutxik betetzen dituzten baldintzak ditu programak, hala nola, diru iturri erregularra izatea, sei hilabete baino iraupen luzeagoko kontratuak eta adin tarte zehatzak.

Hiriburueta 750 eurotik beherako alokairuei laguntzak eskainiko dizkietela adierazi du Jaurlaritzak. Neurri honen aurrean, jabe partikularrek  prezioak 750 eurora arte igotzea ekar dezakeela uste dute. “Diru publikoarekin negozio pribatua bultzatzen dute, helburu elektoralista hutsekin gazteon lagun bezala aurkezten digute euren burua. Baina guk ez ditugu zuen ogi apurrak nahi”

“Merkatuaren bidetik ez dugu sekula baldintza duinetan eskuratutako etxebizitza duinik izango”

Udalaren menpe dagoen Ensanche 21en Alde Zaharreko hiru blokeak ere izan dituzte gogoan, “alokairu soziala” bultzatu nahi zutenak. Aurkezpen momentutik proiektua blokeatuta egon dela gogoratu dute, bi gaztek soilik betez baldintzak. Honen aurrean, orain dela urtebete gazteentzako ziren etxebizitzak berreskuratzearen garrantzia azpimarratu dute, Pinto 20 blokea desalojoa arrisku larrian dagoela gogoratzearekin batera.  

Gazteek argi dute: ez da etxebizitza bermatuko digun instituziorik existitzen, eta “merkatuaren bidetik ez dugula sekula baldintza duinetan eskuratutako etxebizitza duinik izango”.

Duela urtebete pasatxo, etxebizitza eskuratzeko duten tresnarik eraginkorrena okupazioa dela adierazi zuen GESek. Agerraldiaren amaieran, hau berretsi dute. “Prezio altuen menpe bizi gabe” euren kabuz etxebizitza eskuratzeko duten bide bakarra delakoan daude. Asko baitira gurean hutsik eta erabili gabe daudenak, eta asko ere etxebizitzarik ez daukagun gazteak. Gainera, ezer ez dietela oparituko argi dutenez, gazteen ardura negozio handi hau salatzea eta publiko egitea delakoan daude.

Zer da GES?

 

Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Etxebizitza eskubidea  |  Gazte mugimendua  |  Okupazioa  |  Gasteiz

Etxebizitza eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-20 | Xabier Letona
Iru˝eko Alde Zaharra: turismo masiboaren atzaparretatik ihesi

Nor ez da turista gure Mendebaldeko gizartean? Gutxi batzuk. Nork ez ditu bisitatu nahi urruneko edo gertuko lekuak? Gutxik. Gero eta gehiago mugitzen gara, horra turismo masiboaren oinarria. Baina jakitun gara eta gero eta kontzientzia handiagoa dago turismo molde honen arazoaz. Iruñeko kasua aztertuko dugu hemen, arazoa larritzen ari da Alde Zaharrean eta bizilagunek eskatzen dute auzoa ostatu turistikoentzako eremu saturatua izendatzea.


2018-05-16 | ARGIA
Nongoak dira Hego Euskal Herrian bizi gabe bertan etxea erosten dutenak?

2017ko bigarren sei hilabetean jasotako datuen arabera, atzerritarren etxebizitza salerosketari dagokionez, Espainiako estatuko batezbestekoaren gainetik kokatzen da Hego Euskal Herria.


2018-05-06 | Irati Elorrieta
Emantzipazioaren auzian

Garuna gordetzeko dugun maletan fragile pegatina itsatsita hasi beharko genuke gure bidaia. Baina ez da hori izaten etxetik irtetean nagusitzen den sentipena. Bestela, ez genuke egingo. Urte onak izan ziren, oso onak. Baina lagungarria izan da zailak ere izan zirela ulertzea: ez baita garai erraza. Psikearentzat bereziki hauskorrak dira 25era arteko urteak.

Erabakiak hartzeko eta nia-ren garapenerako garrantzitsua den burmuinaren atala heldutasunera iritsi baino askoz ere lehenago... [+]


2018-04-25 | Miren Osa Galdona
Okupatutako etxeak azkarrago husteko lege-erreforma onartu du Espainiako Kongresuak, eskuin unionistek eta subiranistek bat eginda

Prozedura Zibileko Legea aldatzea onartu du Espainiako Kongresuak. Horrela, etxe bat okupatu duten pertsonak bi urteren buruan kaleratu ordez, bi hilabeteko epean kanporatu ditzakete. Neurriak ez du arrisku egoeran dauden familientzat edo norbanakoentzat alternatibarik jasotzen; administrazioak ez die zertan beste bizitoki bat eskaini. PPren, Ciudadanosen eta EAJren botoekin atera da aurrera PDeCATek proposatutako legea. Indarrean jartzeko Senatuaren onespena behar du.


Gurasoek ez dute seme-alaben hipoteka ordaindu behar, epaile batek berretsi duenez

Bilboko epaile batek Barakaldoko guraso batzuk beraien semearen hipoteka ordaintzetik salbuetsi ditu. Aurrerantzean, BBVA bankuak gazteari soilik eskatu ahal izango dio hipotekaren kuota.


Etxebizitza mahai gainera
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Etxebizitza izan dute hizpide Mahai Gainera saioaren hirugarren atalean. Txomin Kaztetx Aitzinako kidea, Itziar Ostolaza Oreretako zinegotzia eta okupazio mugimenduko kide bat aritu dira mahaiaren bueltan.


2018-03-02 | ARGIA
360.000 etxegabetze sei urtean Espainiako Estatuan

2011z geroztik, urtean 60.000 etxegabetze burutzen dira batez beste Espainiako Estatuan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera. Tartean sartzen dira ez soilik etxebizitzak, baita bestelako espazio, pabilioi edota bulegoak ere. 


Kutxabankek bikote gasteiztar baten aurka zuen kaleratze prozesua bertan behera utzi du epaileak

Cesarea eta Bartolomek 68 eta 72 urte dituzte eta Gasteizen duten etxetik bota nahi zituen Kutxabankek, baina Arabako probintzia-auzitegiak baliogabe jo du hipotekaren kuota bat ordaintzen ez duzunean bankuak hipoteka osoa eskatu ahal dizula dioen klausula. Ez dago helegiteak jartzeko aukerarik.


2018-02-14 | ARGIA
Etxegabetze asko eragin duen IRPH indizearen auzia Europara iritsiko da, Arabako kasu batengatik

Arabako auzitegiak Europara eramango du IRPH klausulen inguruko auzia. Espainiako Auzitegi Gorenak, epaileen arteko desadostasun handiekin, atzera bota zuen Arabatik emandako epai bat, zeinak indize hipotekarioa baliogabetzat jo zuen.


2018-02-13 | Miren Osa Galdona
Alokairu grebak: etxebizitzen gehiegizko prezioei aurre egin dieten bost adibide

Hiri eta herrietako etxebizitzen alokairuek etengabe gora egiten duten garaiotan, El Salto aldizkariak alokairuaren aferan mugarri izan diren bost greba mugarri bildu ditu artikulu batean. Batzuek duela mende bat eragina izan zuten bitartean, beste batzuk orain gutxiko adibideak dira.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude