argia.eus
INPRIMATU
EAEko lurralde politikako aurrekontuaren %59 AHTrentzat
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontua ia %20 mehetu da iazkoarekin alderatzen badugu. Dena dela, Abiadura Handiko Trena egiteko, iaz bezala, 350,68 milioi euro erabiliko ditu. Horrek esan nahi du Sailaren aurrekontuaren %59 AHTk irentsiko duela. 2012an aurrekontuaren %47,4 izan zen.

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko martxoaren 15
AHTren kontrako ibilia. Argazkia: noaltavahtgelditu.blogspot.com

350,68 milioi euroak honela banatuko dira:

Bergara-Ezkio-Itsaso tartea: 125,4 milioi euro.

Ezkio-Itsaso-Tolosa: 77 milioi euro.

Tolosa-Oiartzun: 148,2 milioi euro.