argia.eus
INPRIMATU
Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak
  • 50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba bilatzea.

Jon Fernández González 2025eko abuztuaren 20a
50 maliar inguru daude kale egoeran Gasteizen. Orain.eus

50 maliar inguru ari dira bizitzen Gasteizen kale egoeran Espainiako Gobernuak asilo eskaerak ebatzi bitartean. Espainiako Gobernuak ez du mugimendu berririk egiten,  esan zuenez, "abuztuan epeak asko luzatzen" direlako. Hori horrela Jaurlaritzak erabaki du pertsona horiek Oñati eta Tolosako harrera zentroetara eramatea. Hala ere, Jaurlaritza zain dago oraindik, zabaldu dutenez, zentroek pertsona asko jaso dituzte, eta gaindituta daude, beraz, Espainiako Gobernuaren zain daude, zentroetan daudenak bertatik mugitu behar baitituzte berriak jasotzeko. 

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu zion beste Espainiako Estatuko beste zentro batzuetara bidaltzea migratzaileak, baina ez da erantzunik izan.

Eskaera egin duten migratzaileek Espainiako Estatuko zentroetan geratzeko aukera daukate, Espainiako Gobernuak esan du "ahalik eta azkarren" ematen ari direla hitzorduak, eta "prozesua arintzen saiatzen ari direla". Antzekoa gertatu zen Donostian abuztua hasieran, Jaurlaritzak Oñatiko Arantzazu egoitzara mugitu behar izan zituen migratzaileak Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean.