Eusko Jaurlaritza eta Mondragon “ia egunero” biltzen ari dira

  • Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Ser irrati katean hitz egin zuen atzo. “Ia egunero” ari dira biltzen Mondragon Korporazioarekin Fagor Etxetresnen egoerari aurre egiteko, Urkulluk azaldu duenez.


2013ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Urkulluk dio Jaurlaritza ez dagoela prest Fagorri mailegatutako 50 milioiak barkatzeko (argazkia: Ser).

Jaurlaritzak bideragarritasun plan “zorrotza” jarri nahi du martxan Arrasateko enpresan. Urkulluk Prisa taldeko irratian esan duenez, ez daude prest enpresari azken urteetan eman zizkion 50 milioi euro inguruko maileguak barkatzeko.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak Goienari egindako adierazpenetan erakunde autonomikoaren asmoen berri zehatzagoa eman du: “Uste dugu aipatutako baldintzetan, hau da, plan zorrotz baten barruan, jardueraren zati baten alde egin behar dela, zati txikienaren alde bada ere”.

Emandako laguntzak berreskuratzeari dagokionez, Tapiak adierazi du “malgutasunez” jokatuko dutela eta gainontzeko hartzekodunek era antzeko jarrera hartzen badute Jaurlaritza prest dagoela “irteerara bidean eskutik joateko”.

Europa Pressek atzo argitaratu zuenez, Mondragon “intentsitate handiz” ari da lanean enpleguaren alorrean, baita bideragarritasun planean ere. Une honetan pertsonala nola birkokatu aztertzen ari dira eta horretarako, beste kooperatibetan lan egiteko prest dauden langileak zenbat diren kalkulatzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude