argia.eus
INPRIMATU
Euskera Kontseilua sortu dute Hernanin herriko zenbait eragilek
  • Euskararen normalizazioan erreferentziazko gunea izatea da Kontseiluaren xedea.

Urumeako Kronika 2024ko otsailaren 02a
Euskera Kontseiluko kideak, Gudarien plazan. (Argazkia: Urumeako Kronika)

Hernanin euskararen alorrean lanean ari diren eragileak saretuta, Euskeraren Kontseilua sortu dute. Euskararen normalizazioan erreferentziazko gune bat izatea da Kontseiluaren helburua, eta pasa den astean egin zuten lehenengo talde bilera.

Eragile ugarik parte hartu dute Kontseiluaren sorreran, eta ondorengo taldeetako kideek osatzen dute orain talde eragilea: Hernaniko Udala, UEMA, Hernaniko AEK, Dobera Euskara Elkartea, AMHER-SOS Arrazakeria, Berria merkatarien elkartea, herriko ikastetxeetako ordezkariak, Kaxkardi aisialdi taldea eta herriko kirol elkarteetako ordezkariak.