Euskarazko Wikipedia: “Ez genuen espero 200.000 artikuluren langa hain azkar gainditzea”

  • Euskarazko wikipediak 200.000 artikuluren marka gainditu du. Editoreei galdetu diegu eskuratutako markaz eta entziklopediak izan duen garapenaz. Helburu nagusia “euskarazko entziklopedia edo jakintzaren kalitatezko iturria” izatea dela eta beraz, kopurua baino kalitatea garrantzitsuagoa dela adierazi dute.


2014ko irailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-25 10:37:11
200.000 artikulura iritsi izana ospatzeko prestatu duten logoa.

2003an abiatu zen Euskarazko wikipedia, nahiz eta 2001ean egin jaso ziren ekarpenak. “100.000 artikulura iristean ere inork ez zuen espero 200.000ra hain azkar iristea”, aitortu dute editoreek. Artikuluen gorakada nabarmena datu baseetatik egindako testuekin izan dute, baita eskuz sortu dituzten ehunka artikuluekin ere. Halaber, Eusko Jaurlaritzak Lur entziklopediako edukiak liberatzeak, proiektuari “bultzada ona” eman ziola azaldu dute.

Hastapenetan, "militantzia euskaltzale edo jakinzalea" nabaria zela diote, baina “behin hasita, edozein hobby bezalakoa” bihurtu dela. “Euskara eta jakintza bultzatzeaz gain, gai baten inguruan idazteak beste batera eramaten zaitu, horrek beste batera eta konturatu orduko ehunka artikulu sortu edo hobeto dituzu”, diote.

Gai teknikotan ikusten dute kolaborazio falta handiena. Zientzia-arloan mailarik oinarrizkoenean hutsune handia dagoela diote. Letren gaietan, aldiz, gabezia maila espezializatuagoan dela diote.

Milioi bat artikulu euskaraz?

Euskarazko wikipedia milioitik gorako artikuluen taldera epe ertainean igarotzea posible ikusten dute editoreek. Beren esanetan, “euskaldun guztiek artikulu bana sortuko balute, gaur bertan iritsiko ginateke 1.000.000 artikulutara, eta Euskal Wikipedia wikipedia guztietako lehen postuetan jarriko litzateke”.

Hala ere, kopuruaren gainetik kalitatea jartzen dute.“Esaterako, Cebuerazko Wikipedia (1.170.658 artikulu, 6. postua) edota Samarerazko Wikipediaren (1.145.831 artikulu, 8. postua) ereduari jarraituta, 1.000.000 artikulu izango genituzke, baina sakontasun eskasa izanik entziklopedia izateari utziko genioke”.

Euskara hiztun kopuruarekiko artikulu gehien duen hizkuntza gutxitua

Editoreen hitzetan, “euskara da 100.000 artikulu baino gehiago duten wikipedien artean hiztun kopuruarekiko artikulu gehien duen hizkuntza naturala”. Hizkuntza gutxituak izateak militantzia gehiago sortzen dutela uste dute. Aragoiera eta kalatalana, esaterako, hiztun kopuruarekiko “dagokien” baino gorago ikusten dituzte.

Euskarazko wikipediaren komunitate zabaltzen jarraitzeko, hainbat ekimen sustatu daitezkeela diote: herriz herri helduentzako euskarazko Wikipediako ikastaroak antolatzea, Durangoko Azoka nahiz Euskara eta Euskal Kulturaren inguruko ekitaldietan euskarazko Wikipedia ezagutaraztea edo ikastetxeetan euskarazko Wikipedia bultzaraztea.

Irakurri elkarrizketa osorik hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude