argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko Wikipedia sustatzeko bloga sortu dute

2007ko urtarrilaren 26a

Euskarazko Wikipedia hobetu eta hedatzen jarraitzeko asmoz Wikipediako hainbat lankidek bloga sortu dute. Entziklopedia aske hori hobetzeko sortutako proiektuen eta ideien berri emango dute blogean. Bestalde, zientziari eta naturari buruzko web guneak sortu dituzte euskaraz. Gazte-Zientzia.com web gunea gazteentzat sortutako zientziari buruzko ataria da. EHUko hainbat ikaslek berriz, EuskalNatura.net web gunea zabaldu dute. Euskal Herriko natura eta zientziaren gaineko informazioa bilduko dute bertan.