Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailak bi liburu plazaratu ditu Euskara Mintzagai bildumaren barruan: Maria Gonzalezek idatzitako Euskal Herriko prentsa XVIII. mendetik 1945era, eta Adolfo Arejitaren eta Igone Etxebarriaren Euskara eta euskalkiak. Gonzalezek, Javier Diaz Nociren eta Aitor Zuberogoitiaren doktore tesietan oinarrituta idatzi du bere lana. Bi liburuak Internetez deskarga daitezke PDF formatuan.