Euskarazko osasun zerbitzua bermatzeko jaio da Berdin elkartea

  • Hainbat osasun langile eta erabiltzailek Berdin elkartea aurkeztu dute Durangon. Osasun arreta euskaraz jasotzeko eskubidea ardatz, herritarrak euskararen erabileran urratsak ematera adoretzeko baliabideak eskura jarriko dituzte.

Iru˝e Astitz Larunbe @arkkuso
2015eko apirilaren 29a

Osasun arreta eta hizkuntza banaezinak dira. Hala adierazi du Ainhoa Larrañaga Mondragon Unibertsitateko irakasleak: “Osasunak ongizate orokorrari erantzun beharko lioke: fisikoa, psikikoa eta soziala. Zerbitzua pazientearen egoerari, izaerari eta inguruneari egokitu behar zaio”.

Kalitatezko osasun arreta pazientearen lehentasunezko hizkuntzan eskaini behar da. Hizkuntza guztietan ezinezkoa bada ere, EAEn ofizialak diren hizkuntzetan aritzea bermatu behar dela uste dute. “Euskal herritar guztien osasunaren eta duintasunaren aldeko ekarpen xumea egin nahi du Berdin elkarteak”, azpimarratu du Mondragon Unibertsitateko irakasleak, Ainhoa Larrabe Arnaiz kazetariak Berrian jaso duenez.

Begi-bistakoa da osasungintzako zerbitzu guztietan ez dagoela arreta euskaraz bermatuta, eta elkartearen helburua herritarren eskubidea bete dadin presio egitea da. Aitor Montes (Argian egindako elkarrizketa irakurri) da elkartearen sortzaileetako bat, eta berak sarri esan du, osasungintzan euskarazko arreta eskatzea zaila egiten zaiela euskaltzaleei. “Arreta euskaraz eskaini egin behar da. Erabiltzailea ezin da eskatzera behartu, ez da etikoa eta ez du kode deontologikoa betetzen”, adierazi du , Durangoko Plateruena Antzokian egindako aurkezpenean.

Berdin elkarteak osasun arloko profesionalak eta osasun zerbitzuen erabiltzaileak harremanetan jarri nahi ditu, eta herritarrei informazioa eta aholkularitza eskaini nahi dizkie euskaraz artatuak izateko eskubidea aldarrikatu dezaten: “Edonon, edonoiz eta maila guztietan bermatu behar da euskara. Kontsultategian edo ospitalean, ahoz eta idatziz”, adierazi du Larrañagak.

Atxikimendu ugari bildu ditu dagoeneko elkarteak. Horien artean Nahia Aia ginekologoa, Uxue Alberdi, Karmele Jaio eta Pako Aristi idazleak, Miren Amuriza bertsolaria, Naia Alzola txirrindularia eta Alaitz Atxurra osasun arloko administraria daude. Zenbait gizarte eragile ere izan dira elkartearen aurkezpenean: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eta AEK besteak beste.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Hezkuntza  |  Osasuna  |  Elgoibar  |  Elgoibar

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
Patxi Baztarrika. Euskararen politikaz beti
"Euskaldunaren aktibazioa lehentasuna da, inork ez dizkigu babak eltzetik aterako"

Hamar urte zituen Rikardo Arregik bultzatutako kanpainaren oihartzuna paparrera heldu zitzaionean: “Euskaldunok euskaraz” intsignia. 50 urte geroago, euskaldunok euskaraz egin dezagun deika ari da Patxi Baztarrika, hizkuntza politikaren ur hotzean errea.


Hizkuntza Eskubideen Protokoloa
Euskal bertsioa ontzen ari dira 80 eragile

Urte eta erdi pasa da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostian aurkeztu zutenetik. 185 neurri prestatu dituzte Europako hizkuntza gutxiagotuetako komunitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Europarako neurriak horiek. Orain ordea, neurriok Euskal Herrira, euskarara, egokitzeko ordua da. 80 eragile aritu dira neurri bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Hizkuntza politika berri bat gauzatzeko bide eman dezakeela adierazi du Kontseiluak.


2018-05-20 | Igor Agirre
Osakidetza
215.000 herritarrek eskatu diote euskaraz artatzeko

Osakidetzak kanpaina jarri zuen martxan herritarrei lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko hautuari buruz ohartarazteko.
Ia 215.000 pertsonak aukeratu dute euskara lehentasun hizkuntza osasun zerbitzuarekin harremanetan aritzeko. Euskaraz komunikatu nahi dutela adierazi badute ere, Osakidetzak ez die bermatzen arreta euskaraz jasotzea.


Entitateen Euskaraldiaren proposamena aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak

Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Jaurlaritzak eta Topaguneak Udaltopen aurkeztu dute orain arte diseinatutakoa.


Larretik Noranahi
MULTIMEDIA - dokumentala
 UZEIren 40. urteurren-ekitaldirako egindako dokumentala  da, euskara larretik noranahi eramaten lagundu zutenak gogoan.

Azken hamarkada hauetan lantalde zabala aritu da euskarazko hiztegi teknikoak prestatzeko era guztietako lanak egiten: lehen ordenagailua eskuratu aurretik, adibidez, lankide ugari behar izaten ziren euskal terminoak testuetan bilatzeko, paperezko fitxetan jasotzeko eta fitxak hizkuntza bakoitzaren arabera ordenatzeko (euskara, gaztelania, frantsesa,... [+]


Gazteok euskara gabe... Ezkara!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

"Has gaitezen euskaraz eta euskaratik pentsatzen, has gaitezen gure herrietan gazte mugimenduaren akuilu izango diren hausnarketak pizten, euskaren inguruan hausnartzen, euskaraz eta euskaratik eraikitzen".


2018-05-17 | Kanaldude.tv
Hizkuntz eskubideek zer hizkuntza politika behar dute?
MULTIMEDIA - solasaldia

Kontseiluan hizkuntz-eskubideen protokoloaren arduradun Haizpea Abrisketa eta Argitxu Etxandi zuzenbide ikerlearen mintzaldia Donapaleun. Zein dira gaur egun euskara sustatzeko hartzen ari diren neurriak? Hizkuntz-eskubideak nola errespetatuak izan daitezke?


2018-05-17 | Jon Torner Zabala
"Mendian ere euskaraz" txangoa, Lizarragatik abiatuta

Maiatzaren 27an "Mendian ere euskaraz" ibilaldia egingo da Andia mendilerroan, ohiko jardunean euskaraz bizi diren hainbat mendi taldek antolatuta.


2018-05-17 | Goiena
Hamaika hizki, hamaika eragile eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu

Arrasateko euskalgintzako norbanako eta eragileak batzen dituen Geike ekimenak bideoa kaleratu du Euskaraldia dela-eta. Hainbat bidelagun izango ditu Arrasateko Euskaraldiak eta hori definitzeko egin dute bideoa elkarlanean, Goienaren laguntzaz. "Ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko sortua izan den Euskaraldiak ariketa sozial erraldoia du helburu", diote.


Teknologia eta gizartearen burujabetza izango dituzte hizpide ostegunean, Informatikari Euskaldunen XI. Bilkuran

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) Euskal Herriko teknologiaren plaza izango da aurtengoan ere, Burujabetza teknologikoa goiburupean. Ostegunean egingo da, Donostiako Teknologia Elkartegian.


Eguneraketa berriak daude