argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko lehenengo hiztegia daukan ‘Codex Colixtinus’-a lapurtu dute
  • Santiagoko Katedralean lapurtu duten Donejakue bideko lehen gidak, Codex Colixtinus-ek, euskarazko lehen hitz zerrenda biltzen du. XII.mendeko eskuizkribua Katedraleko kutxa gotortu batean gordeta zegoen eta lapurretan ez da inolako indarkeria zantzurik antzeman. Euskaraz idatzitako lehen hitzak ez ziren Codex horretan agertu, agerpen horiek zaharragoak dira, baina lehenengoz euskarazko hitz zerrenda bat lapurtutako izkribuan aurkitu zuten.

2011ko uztailaren 08a
Codex-eko ilustrazioak

Aymeric Picaud erromesak egindako idatziak Donejakue bidearen deskribapena egiten du. Nafarroatik pasa zireneko pasadizoen barnean euskarazko hitzak biltzen ditu. Euskarazko hiztegi txiki bat jaso zuen Codex Calixtinus gidan, gaur egun bidaiatzeko egiten direnen antzekoa.