Zuberoako lehen haurtzain etxe euskalduna sortuko dute Maulen

  • Ttipi Ttapa elkarteak Xübükota euskarazko haurtzain etxea zabalduko du Maulen, 2016ko urtarrilean. Zuberoan haurtzaintza zerbitzuak osoki euskaraz eskaintzen dituen lehen tokia izango da, Xiberoko Botza atariak jaso duenez.


2015eko abenduaren 10an - 09:55
Guztira zortzi haur hartuko ditu Xübükotak

Bi haurtzainek jardungo dute bertan, eta bakoitza lau haurrez arduratuko da. Eraikinak 97 metro koadro izango ditu, eta Mauleko erdigunean egongo da kokaturik.

Egoitza badutela, orain berau egokitu eta haurtzaintzarako beharrezkoak diren materialak eskuratzea dagokie. Horretarako crowdfunding kanpaina jarri dute abian, 3.000 euro lortzeko xedearekin. Ekarpenak xubukota.org webgunean edota Karena.eu atarian egin daitezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuberoa
2024-03-16 | Leire Artola Arin
Oihana Larrandaburu, Xiberoko ikastola:
“Pentsatuko ez genituen elkarte eta herriek hartu dituzte kilometroak Xiberoan”

Ostiral goizaldean igaro zen Korrika Zuberoatik, eta denbora tarte txikia egin bazuen ere, balio izan du erakusteko euskararen aldeko atxikimendua handituz doala, eta gazteak indartsu datozela. “Ikastolatik kanpo euskarazko aktibitateak egitea konplikatua da, baina... [+]


Laborariek protesta burutu dute Mauleko hiltegiaren alde

Lekuko laborarientzat ezinbestekoa den Mauleko hiltegia mehatxaturik izanik, elkartasuna adierazteko mobilizazioa burutu dute hamarnaka laborarik. Orokorkiago, egunez egun zabalduz segitzen du laborarien protestak, eta Bruselan izan dute ostegun honetako hitzordu nagusia,... [+]


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


2023-12-12 | Usurbilgo Noaua
"Usurbildarren eta xiberotarren arteko harremanak aurrera darrai"

Usurbilgo eta Aginagako koadrila urtero moduan xiberotarrekin bildu zen Urdiñarben abenduko lehen asteburuan. Seaskako integrazio batzordearen aldeko elkartasun afaria prestatzen aritu zen.


2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


Eguneraketa berriak daude