argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko hiztegiak PDA bidez kontsultatu daitezke dagoeneko
2004ko abenduaren 02a
UEUren HIZTEK "Hizkuntza Teknologiak" graduondokoaren barruan, euskarazko hiztegiak PDA bidez kontsultatzeko sistema garatu dute. Hasierako prototipoan Euskal Hiztegia, Sinonimo Hiztegia, Hiztegi Batua eta Hiztegi Modernoa sartu dituzte. Urtza Iturraspe Bartua Robotiker-eko kideak garatu du sistema, Ixa taldeko irakasleen zuzendaritzapean.