Brebeta euskaraz bai baina ez denentzat. Murgiltze sistemako kolegioetako hirugarrenekoek aukera izanen dute euskaraz idazteko aurtendik goiti, ez besteek ordea.
Martxoaren 17ko Frantziako Hezkuntza ministro Pap Ndiayeren gutunean zehaztua da: neurria Seaskako ikasleei mugatua zaie. Alta, elebidun saileko haurrek, izan publikoan ala katolikoan, ainitzek euskaraz ikasten dituzte ikasgaiak. Hauek ezinen dute euskaraz pasa azterketa. Biga Bai eta Ikas-Bi elkarteko burasoek, neurria elebiduneko ikasleei hedatua izan dakien galdegin dute.