Nafarroako Gobernuaren Turismo eskuliburua “euskararen kontrako hizkuntza politika bati dagokio” Administrazioan Euskaraz Taldeak (AET) salatu duenez.
“Funtsean ez du aldaketarik izan”, AETren arabera. Besteak beste, euskararen aldeko taldeak nabarmendu du eskuliburuaren 40. orrialdean adierazten dela eremu ez-euskaldunean seinale turistikoak gaztelania hutsean izanen direla.
Eskuliburuak ematen dituen beste jarraibide batzuk ere deitoratu ditu taldeak, adibidez, eremu ez-euskaldunean turistari ongi etorria emateko paneletan euskarazko “Ongi etorri” hitzak gaztelaniazko “Bienvenidos” baino txikiago jarri behar izatea.
“Grafikoek erakusten dutenez, atzerriko hizkuntzekin batera multzokaturik agertuko dira eta ‘Reyno de Navarra’ gaztelania hutsean geldituko da”.
“Turismoko seinaleen eskuliburua goitik behera berrikusi eta aldatu behar da” AETren ustez.
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.
Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.