argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz hitz egiteagatik bere autoari eraso egin diotela salatu du Markel Irizar txirrindulari ohiak
  • Aragoin jazo da gertaera. Irizarren furgonetak kalte arinak izan ditu.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 18a
Argazkia: @Markelirizar.

Markel Irizarrek berak egin du salaketa sare sozialetan. “Mendiari buelta bat ematera zoaz. Euskaraz hitz egiten entzun zaituzte eta auto batetik ‘peineta’ bat egin dizute. Itzultzean, horrela utzi dizute furgoneta, marraztuta. Eskerrik asko zuen abegi onagatik”. Argazkietan ikusi daitekeenez, aurreko kristalaren gainean adar zati bat eta hainbat harri jarri zizkioten, furgonetaren albo bat ere marratu egin zioten puntadun objektu batekin.

 

 

 

Marratutako furgonetaren aldea. Argazkia: @Markelirizar.