Euskaraz eta arabiarrez bertsotan ibili dira Iruñean

  • Nafarroako Unibertsitateko Kultur eta Gizarte Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako kanta ezan eta kantatuko dinat  izeneko saioan inprobisazio lanetan aritu dira astelehenean Lujanbio bertsolaria eta Laaroussia ayllus kantaerako inprobizatzailea.


2018ko ekainaren 12an - 11:57
Lujanbio eta Laaroussia bertsotan Iruñean

Maialen Lujanbio bertsotan eta Latiffa Laaroussia ayllus adierazpidean aritu dira Iruñeko emanaldi batean. Errusiako ikerlari bat ere bertan egon da Euskarazko bertsogintza eta arabierazkoa alderatzen ari delako.

Ayllus adierazpidea, Maroko iparraldean mendiko emakumeek duten ohitura zahar bar da. “Gu mendura joaten garenean, lanera, ilaran jartzen gara, harea biltzeko eta lehenengo kokatuta dagoenak bertso bat abesten du”,  adierazi du Latiffak Berrian Ane Eslavak egindako elkarrizketa batean. Aldiz, gizonen adierazpidea taqtoqa da eta gerra garaian komunikatzeko erabiltzen zuten. http://Elkarrizketa osorik: https://www.berria.eus/paperekoa/1781/031/001/2018-06-12/borroka_egin_behar_izan_genuen_gizonekin_abestu_ahal_izateko.htm

Ahozko inprobisazioak Marokon garrantzi handia du, “iparraldean oso garrantzitsua da, baina orain herrialde guztira zabaltzen ari da” dio Latiffak.

Marokoarrak ez daki irakurtzen eta idazten, bai ordea inprobisatzen, “abestiak bakarrik ateratzen zaizkit”. Ayllusa emakumeek emakumeen aurrean abesten dute “arabiar emakumeok ezin dugulako gizonen aurrean abestu”. Diskoak argitaratu ditu eta garai batean “nire anaiek hil egin nahi ninduten”.

Gizonezkoen Taqtoga ikastetxeetan ikasi daiteke, ez ordea ayllusa, “nik eskoletan irakatsi nahi dut, haur askok ez dutelako inongo loturarik mendiarekin”.

Ez zuen bertsolaritza ezagutzen baina “Maialen Lujanbioren bideo bat erakutsi zidatenean, hark nola abesten zuen entzun nuen, eta zoragarria iruditu zitzaidan; ayllusaren antz pixka bat badu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


Eguneraketa berriak daude