"Lanbide ederra da kazetariarena. Ederretik duena zailetik du ordea. Zuzen dezadan: zaila delakoz zait ederra. Zail da une oroko hitzik egokiena topatzen, zail da haize alde ez ibiltzen, zail da errazkerietan ez erortzen. Horregatik sumintzen gara frantsesez zein gazteleraz, ingelesez zein euskaraz egunkaria irakurtzen dugun aldiro. Handiak dira hartzen diren arriskuak eta handiak egiten diren zauriak (...) Zenbat lagun behar dira kazetari txar batek egindako kaltea konpontzeko, irudi okerra zuzentzeko, errekara botatako duintasunaren laurdena itzultzeko?". (2006/12/01)