Euskaraz egiteko oztopoek 1.062 kexa eragin dituzte


2014ko maiatzaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Gurea, Lingua Navarrorum-a" lelopean martxoan Iruñean egindako manifestazioa.

“2013an hamaika traba izan dira euskararen herrian euskaraz bizitzeko, gaztelania eta frantsesa lehenestea da behin eta berriro herritarrek aurkitzen duten tupustarria. Erakunde publiko zein pribatuek hizkuntza-eskubideen bermea aintzat ez hartzearen ondorioz, herritarrak eskubidez gabeturik ikusten du bere burua askotan”, adierazi du Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik.

Nafarroan, hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa

Nafarroako Gobernuaren jardunak euskararen aurkako jarrera izan du ezaugarri, Behatokiak dioenez: euskaltegiak diru-laguntzarik gabe, euskarazko hedabideak ere diru laguntzarik gabe, udaletako euskara zerbitzuetarako dirua nabarmen murriztuta…

Diru-gorabeherarik ez dagoen gaietan ere hizkuntza-eskubideen "urraketa sistematikoa" izan da: D ereduaren hedapena oztopatzen segitzen du UPNren gobernuak; liburutegietan, osasun-zerbitzuetan, epaitegietan, ez du Nafarroako Gobernuak euskarazko zerbitzurik bermatzen, ezta hizkuntza ofiziala den zonaldean ere.

Ipar Euskal Herriko murgiltze ereduarentzat urte zaila

2013 urtea "bereziki zaila" izan da Ipar Euskal Herriko murgiltze bidezko irakaskuntzarentzat, Petriatiren hitzetan.

Batetik, 1850eko Falloux legea baliatu du Frantses estatuak murgiltze-bidezko irakaskuntzaren kontra jotzeko. Bestetik, Baionako Etxepare Lizeoan unibertsitate aurreko ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei ikas-prozesu bukaerako azterketa, Baxoa, euskaraz egitea ukatu zaie beste behin.

EAEn, euskaraz egiteko zailtasun nabarmenak

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskarak ofizialtasuna duen arren, "nabarmenak dira" euskaraz jarduteko aurkitzen diren zailtasunak: osasun zerbitzua euskaraz hartzerik ez izatea, ertzain-etxeetan gaztelaniaz egitera behartuak izatea, justizia gaietan euskara hutsean aurkeztutako froga-agiriak ez onartzea, izapideak euskaraz burutzeko zailtasunak... Jaso ditu Behatokiak txostenean.

Kontsumitzaileek, berme juridikorik ez

Interes orokorreko zerbitzuak legez unibertsalak izanik ere, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan zerbitzu horiek euskaraz jasotzeko "inongo berme juridikorik ez dute" kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunek, Behatokiak nabarmendu duenez.

"EAEn, berriz, erabiltzaile eta kontsumitzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko 128/2008 Dekretuak betebeharrak ezartzen baditu ere, horiek ez betetzeak inongo ondoriorik ez dakarrenez, asmo hutsalean geratzen dira kontsumitzaile zein erabiltzaile euskaldunei aitortutako hizkuntza-eskubideak".

Urratze-egoerak saihesteko, urraketak ahalbidetu ditzaketen egoerei aurre hartu eta prebentzio neurriak hartzea da euskaldunen eskubide linguistikoak ziurtatzeko biderik eraginkorrena, Petriatiren esanetan. “Zentzu horretan, erabaki positiboak eta aurrerapausoak izan dira 2013an. Batetik, Gipuzkoako Aldundiak, eta berarekin batera 36 Udalek, zerbitzuak kontratatzeko hizkuntza-irizpideak onartu eta hainbat neurri onetsi dituzte. Kontratu-mota zeinahi dela ere, hizkuntza-irizpideak bete beharko dituzte udal-zerbitzuak kudeatu edo administrazio horiendako bestelako lanak egingo dituzten enpresa edo entitateek”.

Herritarrek egoera hauen aurrean duten jarrerak aldaketak eragin dituela aipatu du Behatokiko zuzendariak 2013ko elementu positibo gisa: "Herritarrek hizkuntza-eskubidea egiazki betetzeko indar egiten ez duten bitartean, oso jasangarria zaie administrazioei bere-berean mantentzea, aitzitik, herritarrek hizkuntza eskubidea baliatzeko joera erakusten badute, posible da euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen neurriak hartzea eta urratsak ematea; hori erakusten dute behintzat 2013an herritarrek egindako ahaleginaren ondotik, zenbait entitate eta administraziok bideratutako neurriek eta hartutako erabakiek”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Falloux Legea
Beste urrats bat emateko zapatak lotzeko unea

Pandemiak eragindako bi urteko hutsune behartuaren ostean, Senpereko lakuak Euskal Herriko txoko guztietako pertsonak jasoko ditu igande honetan, 2022ko Herri Urratsen. Itzulera honetan zapatilak lotu eta hainbat ikuskizun eta kontzertuz gozatzeaz gain, Seaskak bosgarren... [+]


Urratsek egiten gaituzte

Manifestazio guziek ez dute zapore berdina. Maiatzaren 4an ikastolen kexua ozen adierazteko antolatutakoak sentsazio goxo batekin utzi gaitu. 7.000 haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzale bildu ginen, danborrada alai eta koloretsu baten bidez, Paristik datorren... [+]


Eneko Gorri
Urratsek egiten gaituzte

7.000 lagun bildu ginen Baionan, iragan maiatzaren 4an, Ikastolen kexua ozen adierazteko. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko 36 ikastolak alerta gorrian dira. Zenbait egunez mobilizazio jendetsu eta koloretsuarekin erantzun diete haur, guraso, irakasle, langile eta euskaltzaleek... [+]


Beskoitzeko ikastola
Falloux legearen oldarraldiari eutsita

Beskoitzen ez zen ikastolarik, 2013an inauguratu zuten arte, guraso batzuen etxean, hiru haurrekin. Falloux Legearen mamua hor badabil ere, gaur egun herriko etxeko lurretan, alokairuan, prefabrikatuan, 13 haur daude ikastolan.


2014-05-12 | Iera Aranburu
Seaskak bizi duen egoera larria gogora ekarri dute Herri Urratsen

Senpereko lakuan ospatu da Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako ikastolen aldeko jaia. Miarritzen lizeo berri bat eraikitzeko erabiliko dute bildutako dirua.


Eguneraketa berriak daude