'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketa Zinemaldian

  • Donostiako Zinemaldiak eta Kontseiluak “Euskaraz bizi nahi dut” film laburren edizio berria aurkeztu dute. Hizkuntza zinematografikoaren bitartez euskaraz bizitzearen nahia irudikatzea da lehiaketaren helburua.


2014ko ekainaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lehiaketaren laguntzaileen artean dago ARGIA (Irudia: kulturklik)

Kontseilua sustatzen ari den Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatu zuen lehiaketa bertako idazkari nagusi Paul Bilbaok. Helburua euskaraz bizitzearen ideia zabaltzen jarraitzea dela adierazi du, “geroz eta jende gehiagok euskaraz bizitzeko hautua egin dezan”.

Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek adierazi du eremu guztietan euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko garrantzitsua dela halako ekimenak bultzatzea. Gaineratu du gero eta jende gehiagok ikusten duela zinema euskaraz eta dinamika hori sustatzen jarraitu beharra dagoela.

Sari eta atal berriak

Berrikuntza gisa, aurtengo edizioan bi sari gehiago izango dira eta bi atal bereiziko dira, profesionalena eta amaterurrena. Profesionalen atalean 3.500 euro arteko sariak izango dira eta amateurrenean 1.750 euro artekoak. Egilearen esku dago bere lana atal batera edo bestera aurkeztea, baina denek oinarrian euskaraz bizitzeko nahia erakutsi behar dutela azaldu du Bilbaok.

Lehiaketaren oinarriei buruzko informazio gehiago euskarabizinahidut.org webgunean aurkitu daiteke. Lanak entregatzeko epea irailaren 8an amaituko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude