argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz Bizi Eguna, larunbatean Gernika-Lumon
  • Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, Euskaraz Bizi Egunaren bigarren edizioa egingo da martxoaren 19an Gernika-Lumon (Bizkaia). "Euskaraz bizitzearen aldeko hautuan indartzeko eguna izango da, baina ez hori bakarrik", azaldu dute EHEko kideek: "Euskaldunok sasi artetik jauzia egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna izango da; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela erakusteko eguna, alegia". Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek: erakusketak; kale animazioa; musika, dantza eta eskalada tailerrak; bertso bazkaria Igor Elortza, Onintza Enbeita, Ander Elortegi eta Beñat Ugartetxearekin; manifestazioa; Betagarri eta Sarkor taldeen kontzertua; erromeria...

2011ko martxoaren 17a
EHEko kideak, atzo Gernika-Lumon

Izan, egin, eragin dokumentalaren proiekzioa ere jasoko du egitarauak. Nahi izanez gero, hemen duzue ikusgai: