EHUko, UEUko eta Hik Hasiko udako ikastaroetan entresaka egin dugu eta euskara gaitzat duten ikastaroak bildu. Transmisioa, itzulpengintza eta erabilera landuko dituzte, besteak beste.
UEUko ikastaroak
Euskararen lekua munduan eta historian: mitoetatik egitateetara.
Itzulpenari laguntzeko teknologiak.
EHUko ikastaroak
Euskararen transmisioaren bide berriak. Paula Kasares. Soziolinguistika Klusterra.
Cooperación linguística y desarrollo sostenible. Itziar Idiazabal. Munduko hizkuntza ondarearen UNESCO katedra, EHU.
El profesor de segundas lenguas… Juanba Bergara. HABE. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea.
Euskara eta inguruko hizkuntzen gramatika: ikuspegi kontrastiboak. Aritz Irurtzun, CNRS-Iker. Myriam Uribe-Etxebarria, Letren Fakultatea, EHU
Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Mari Jose Olaziregi. Etxepare Euskal Institutua. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Hik Hasiko ikastaroak
Euskaraola hizkuntz tailerra: bizipenetatik erabilerara. Gipuzkoako Urtxintxa Eskolako hezitzaileak