Euskararen legea aldatzeko bidean beste urrats bat eman du Nafarroako Parlamentuak

  • Nafarroako Euskararen lege aldaketa proposamena onartu du Nafarroako Parlamentuak eta aurrera doa. Alderdi guztiek babestu dute batzordean UPNk eta PPk izan ezik.


2015eko urtarrilaren 15an - 09:23
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nafarroako Euskararen lege aldaketa proposamena talde guztiek babestu dute batzordean UPN eta PPk izan ezik. (Argazkia: www.noticiasdenavarra.com)

PSNk Nafarroako Gobernuari eskatu dio araudi bidez ezar dezala zein izango den D ereduko ikasgelak zabaltzeko gutxieneko ikasle kopurua.

Lege aldaketaren bitartez heziketa publikoan D ereduan ikasteko aukera sustatu nahi dute eremu ez-euskaldunetan.

Hurrengo batzarrak urtarrilaren 29an eta 30an egingo dituzte eta lege aldaketak aurrera egiten badu 2015-2016 ikasturtean jarriko da indarrean, Noticias de Navarra egunkariak argitaratu duenez.

Desadostasunak Ikastolekin

Hainbat zuzenketa aurkeztu dituzte alderdiek batzordearen bileran eta Ikastolen egoeraz desadostasunak sortu dira. Hezkuntza publikoan D eredua eskaintzen hasita ikastolak babestu behar diren edo ez eztabaidatu dute.

Geroa Baik eremu ez-euskalduneko sei ikastoletako garraioa eta jantokia Espainiako gobernuak ordain dezan proposatu du eta proposamenarekin bat egin dute Bilduk eta Aralar-NaBaik. PSNk eta Ezkerrak berriz, ez dute zuzenketa babestu ez bertan behera geratu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


Eguneraketa berriak daude