argia.eus
INPRIMATU
Euskararen kontrako erasoen aurrean, atzerapausorik ez Gasteizko ikasleek
  • Espainiako Gobernuaren unibertsitate lege berrian Euskal Filologia ezagutza arlo gisa Filologia Hispanikoen barruan jartzeko plana publiko egin zuenean, kontra agertu ziren hainbat banako eta kolektibo, horien artean Euskal Herriko Unibertsitatea bera.

Hala Bedi @halabedi 2023ko maiatzaren 11
Argazkia: Giuliana Preciado Cuero

Gasteizko EHUko Euskara Taldeak elkarretaratzea egin du asteazken honetan, arriskuaren aurrean. Euskararen aurkako «erasotzat» jo dute plana, eta, besteak beste, aurreratu dute euskal ikasketak eginak izatearen beharra baliogabetzeko arriskua dakarrela.

Erabakiak sortutako ezinegonaren ondoren, eta EH Bilduk egindako galderari erantzunez, Espainiako Unibertsitate ministerioak aurreratu du «irtenbide egokia» bilatuko duela.