"Euskara hiru hizkuntzaren erroez osatuta dagoela. Hauxe da Bittor Kapanagak Erro eta Gara liburuan aurkeztu zuena, 1978an. Nik ere horixe uste dut, hots, euskararen enbor europar zaharrak beste bi hizkuntza handiren erroak bereganatu zituela: bereber libiko-kaukasikoa eta Mediterraneo ingurukoa, azken hau Babelgo nahaspila aurretik 'mundu guztiak' egiten omen zuena. Azkenez, latinak ere, birjinagandik sortzez garbikoa ez denez, sustratu horietatik edan zuen. Baina euskarak bost mila urte lehenago, gutxienez, latinak baino. Beraz, latina-euskara antzekotasunak ikusi eta euskararen %40 edo %60 latinetik datorrela esatea, Mitxelenak eta bere jarraitzaileek egin duten moduan, historia akatsa ezeze, akats historikoa dela uste dut". (2005-09-29)