argia.eus
INPRIMATU
‘Euskararen Hiztegia’ eta ‘Euskal Gramatika’ Interneten

2008ko urtarrilaren 21

EHUko Euskara Institutuak Egungo Euskararen Hiztegia eta Sareko Euskal Gramatika lanak Interneten jarriko ditu kontsultagai. Hiztegiaren zati txiki bat –f, g eta h letrak– sareratu dute jada (www.ehu.es/eeh), eta gainerako eduki guztia hurrengo sei urteetan eskainiko dute apurka-apurka. Gramatika lantzen otsailean hasiko dira. Pello Salaburu, Ibon Sarasola eta Patxi Goenaga EHUko katedradunak dira hizkuntzari buruzko entziklopedia izan nahi duen proiektuaren zuzendariak. Fonetika, fonologia, morfologia, lexikografia, euskararen historia eta beste hainbat gai jorratuko dituzte, eta testuez gain grabazioak, mapak eta argazkiak kontsultatu ahal izango dira.