Euskararen Ginkanaren finala
urtarrilaren 25ean Donostian

  • Hirugarren edizioa duen Euskararen Ginkanak larunbat honetan, urtarrilak 25, jokatuko du finala Donostiako San Telmo Museoan, 12:00etan hasita.


2014ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskararen Ginkanako II.edizioko finaleko irudia

Euskaltzaleen Topaguneak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa da Euskararen Ginkana.

Ilaski Serranok gidatuko du ginkana eta finalera iritsi diren lau taldeek bost proba pasa beharko dituzte irabazlea zein den ebazteko. Puntu gehien lortzen duen taldeak 3.000 euroko saria jasoko du euskararen aldeko ekimen bat finantzatzeko. Sari banaketa ostean Donostiako Rekalde tabernan emango zaio amaiera aurtengo edizioari.

Aurten taldeka planteatu da lehia lehenengoz. Parte hartze anitza izan du aurreikuspen guztiak gaindituz. Hego Euskal Herriko 42 taldek erantzun diote deialdiari: aisialdi eta kultura taldeek, euskara elkarteek, euskaltegiek, mintzapraktika taldeek, bertso eskolek, eta guraso zein ikasle taldeek.

Finalerako bidean hizkuntza aniztasunaren gaiarekin lotutako  6 proba gainditu behar izan dituzte taldeek, astero Euskararen Ginkanaren webgunean argitaratutakoak. Besteak beste, saria lortuz gero babestuko luketen proiektuaren aurkezpen bideoak sortu dituzte; hizkuntzei buruzko galdera sortak erantzun; hiztun eleanitzen testigantzak bildu; edota talde bakoitzaren herrian “kaixo” hitza 20 hizkuntzatan bildu.

Taldeek egin behar izan dituzten hainbat proben erakusle dira Euskararen Ginkanako Youtube kanalean eskegita dauden 100 bideotik gora.

Honako talde hauek lehiatuko dira urtarrilaren 25eko finalean: Onddo Beltzak taldea, Atarrabiako Karrikaluze euskara elkartearen izenean; Algortako Bertso Eskola, Lasarte-Oriako Dinbi-Banda batukada taldea eta Gasteizko GEU elkarteko Igandeak Jai egitasmoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


Eguneraketa berriak daude