argia.eus
INPRIMATU
Euskararen geografia berria, hainbat mapa esanguratsutan
Sustatu 2024ko urtarrilaren 03a

Goikoetxearen txio haritik, honako azalpen eta datuak beraz.

1. Euskaldunak udalerriz udalerri. Hiriguneek garrantzi berezia dute, gero eta handiagoa. Datua: euskaldunen erdiak baino gehiago 23 udalerritan bizi dira.

2.  Baina udalerri horietako askotan, euskaldunen kopurua handia izan arren, dentsitatea apala da: euskaldunen %62 bizi dira euskaldunak gutxiengoa diren herrietan.

3. Ezagutzaren bilakaera: dentsitate apalagokoak gora, batik bat eskolaren bidez (Lapurdi salbuespen; Nafarroa hegoaldean mugatuago); dentsitate handikoak behera, batez ere migrazioen ondorio.

4. Norantz doa ezagutzaren geografia? 2-55 urteko biztanleria kontuan hartuta, joerak: EAEren aldea handitzen, eta Bizkai-Araba pisua irabazten (Iparraldean daturik ez)

5. Ezagutza baino gehiago ari da aurrera egiten ulermena: euskara ulertzen dutenak gehiengoa eremu askotan. Nola atera horri etekina?

Ezagutzatik harago, gaitasuna, Iñaki Iurrebasoren ekarpenari tiraka [honetaz ere jardun dugu berriki Sustatun]. Gaitasunaren continuumak badu irakurketa geografiko bat ere: gune batzuetako inbutua eta besteetako orubeak

6. Erabilera trinkoa (euskaraz egiten dutenak erdaraz adina edo gehiago) %10 azpitik lurralde-eremu zabalean. Gune euskaldunen garrantzia: 3-4 guneek biztanleriaren %18, euskaldunen %38, erabileraren %58.

7. Erabilera kopurutan: ehuneko apalagoko eremuek ere pisu adierazgarria (%40). Donostiaren pisu esanguratsua. Aldatzen ari da erabilera-moldea: testuinguru nahasietan gero eta gehiago.

[Zazpigarren mapa mapa ondoren, 2016ko argazki hari erreparatuko diogu, dentsitateak eta erabilerak batuz Beñat Agirrek egin zuen mapa hura ekarriz hona. Goikoetxearen mapa honen bertsio moduko bat baita hura, 2016ko datuekin; ikus estekan eta irudian behean]

[Goikoetxearen harira itzulita...]

 

8. Nondik eragin? Ikuspegi nazionalarekin, lekuan lekura egokitutako hizkuntza-plangintza behar dugu. Zonifikazioa: ez eskubideetan, noski, baina bai plangintzan. Hiriguneetatik harago, eskualdeak helduleku interesgarria dira.

Lan osoa irakurgai izango da otsail-martxoan BAT soziolinguistika aldizkarian. Nahi izatera, hementxe aurkezpeneko bideoa ikusgai: