Euskararen eta lurralde aitortzaren aldeko manifestaziora deitu dute Baionan

  • Estatus bat gure lurraldearentzat, estatus bat gure hizkuntzarentzat lelopean deitu dute manifestazioa urriaren 24rako Ipar Euskal Herrian. Batera Plataformak eta Euskal Konfederazioak antolatu dute mobilizazioa.


2015eko irailaren 25an - 11:04
Urriaren 24an eginen dute Baionan euskararen eta lurralde aitortzaren aldeko manifestazioa (argazkia: @Konfederazioa)

Ipar Euskal Herrian hizkuntzaren ofizialtasuna eta lurraldearen aitortza eskatzeko mobilizazioa izanen da Baionakoa, eta eskualde hizkuntzak dituzten beste lurraldeekin batera antolatu dute hitzordua: Korsikan, Okzitanian, Bretainian eta Alsazian ere mobilizazioak deitu dituzte.  

Lurralde bakoitzak, ordea, leloa bere egoerara egokituko du. Ipar Euskal Herrian hizkuntzaren eskakizuna lurraldetasunarekin lotu dute, bien arteko “lotura handia” baita Sebastien Castet Konfederazioko bozeramailearen arabera: “Elkargo bakarra izateak hizkuntza politika indartsuagoa bultzatzea ahalbidetuko du”.

Urte garrantzitsua izanen da aurtengoa Ipar Euskal Herrian, Udal guztiek erabaki beharko baitute lurralde osoa elkartuko duen erakunde publikoaren alde dauden ala ez. Urriaren 24koa Baterak udaberri arte egingo duen sentsibilizazio kanpainaren hasiera izanen da, herriz herri ibiliko den karabana abiatuko baitu data horretan. Kanpaina diruz laguntzeko eskaera egin dute, eta plataformaren webgunean dago ekarpenak egiteko aukera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-10 | Euskal Irratiak
Hur Gorostiaga
"Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna"

Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga... [+]


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude