Euskararen eta ikastolen aldeko oihartzuna izango da Ibilaldia

  • Ekainaren 1ean ospatuko da aurtengo Bizkaiko Ikastolen jaialdia Gernika-Lumon. Seber Altube Ikastolak antolatu du eta Euskararen bihozfera izango da leloa. 4 gunetan banatuko da 6,5 kilometroko ibilbidea.


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Aurtengo Ibilaldiaren nondik norakoak aurkeztu dituzte. (Argazkia:bizkaie.biz)

Atzo aurkeztu zituzten antolatzaileek festaren nondik norakoak. Ibilbidea Gernika-Lumon hasi eta Foruraino iritsiko da. 50 ekimen baino gehiago izango dira goizez zein arratsaldez.

Jaiari 9:30ean emango zaio hasiera. Urteroko omenaldia 11:00etan izango da eta “euskararen dibertsitatea” islatzen duten euskalki eta azpieuskalkien alde lan egiten duten elkarte eta erakundeei egingo diete omenaldia. Ondoren, adin guztientzako hitzordu ugari izango dira egun guztian zehar. Gune bakoitzean egongo diren txosnetan zer jan eta edan ere izango da.

Gernikara bertaratzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute, nahiz eta 13 aparkaleku gune jarriko dituzten: “Euskotrenek zein Bizkaibusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte egunean zehar”, ohartarazi dute antolatzaileek. Mugikorretarako aplikazio berri baten eta sare sozialen bidez, ikastolen aldeko jaialdiaren informazio osoa emango da.

Berritasunekin dator aurten Ibilaldia. Jaialdi handiek ingurumenean duten eragina hobetze aldera Ikastolen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak “Erronka Garbia” jasangarritasunaren aldeko kanpaina antolatu dute. Bestetik, Bizkaiko ikastolen arteko harremanak sendotzeko asmoz, “Erronka” antolatu dute, hainbat probaz osatutako ikastolen arteko desafioa.

Bideoklipa ere aurkeztu zuten atzo. Ikusi irudiak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude