Euskararen erabilera ardatz, 16 herritan 25 ekitaldi izango dira Nafarroa Beherean

  • Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa ekitaldi sorta urriaren 14tik 30era egingo dute. Euskararen transmisioa etetea saihestu eta erabilera indartzea aldarrikatuko dute.


2016ko urriaren 13an - 10:40

Amikuze, Iholdi-Oztibarre eta Garazi-Baigorri Herri Elkargoak dira antolatzaile eta ondoko hamasei herritan egingo dituzte ekitaldiak: Urepele, Baigorri, Arrosa, Bidarrai, Irisarri, Donazaharre, Donibane Garazi, Behorlegi, Donaixti, Landibarre, Donapaleu, Amenduze, Gabadi, Aiziritze, Arberatze eta Izura.

Antolatzaileek erabilera jarri dute euskararen biziraupenerako oinarrian eta herri elkargoek, gainerako gizarte mugimenduekin batera, zeregina badutela aitortzen dute. Bestalde, gogorarazi dute historian lehen aldiz Iparraldeko euskararen mapa eta elkargo administratiboarena berak izango direla eta HELEPak (Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa) hizkuntza gaitasuna izango duela. Itxaropen mezua zabaldu dute hiru elkargoek: “Herri honetako hautetsien eskutan izanen da neurri berrien hartzeko aukera. Lehen neurrietan zergatik ez elkargo kontseiluan bi hizkuntzetan egiteko eginmoldea estreinatu, jakinki baditugula bat-bateko itzulpen tresna teknikoak eta itzultzaile trebatuak? Zinez aitzinamendua litzateke eta euskarari emango genioke Bernat Etcheparek XVI. mendean adierazten zuen ‘behar duyen thornuya!”.

25 ekitaldien egitarau osoa lotura honetan duzue.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-10 | Euskal Irratiak
Hur Gorostiaga
"Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna"

Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga... [+]


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude