Atzo (2) Euskararen Eguneko ekitaldi ofiziala egin zuten Bilboko Erakustazoka zaharrean. Agintari politikoak eta euskalgintzako eta gizarteko beste alorretako ordezkariak izan ziren bertan. Ekitaldian, Euskararen Egunak basamortuko ur tanta ezin duela izan eta euskaldunen helburua euskarak etenik gabe aurrera egitea izan behar duela esan zuen EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Bestalde,
Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta izena daraman saria eman zuen lehen aldiz. Euskararen alde egindako lana eskertzeko sortutako saria Ander Manterolak jaso zuen. Azkenik,
Eusko Legebiltzarreko talde guztiek euskararen alde lan egingo dutela hitzeman zuten atzo.