Euskararen eguna: ezberdinen arteko elkarlana ardatz aurrera jarraitzeko

  • Herri ekimenez eta ekitaldi instituzionalez bete dira Euskal Herriko txokoak Euskararen Nazioarteko Egunean. Iñigo Urkullu lehendakariak “hizkuntza ohiturak” aldatu behar direla nabarmendu du.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko abenduaren 04a

“Ezberdinen arteko lana egin behar dugu euskararen oraina eta geroa irabazi nahi badugu”, adierazi du Urkulluk Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Europa Jauregian egin duen ekitaldian. Euskarak eman dituen aurrerapausoak erdigunean jarriz, hizkuntza ohiturak aldatu behar direla esan du. Orain dela 68 urte ospatu zen lehen aldiz Euskararen Eguna, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez, eta “gure hizkuntza zaharra” garai berrietara egokitu dela dio Urkulluk: “Geroztik, eta batez ere azken 30 urtetan, nabarmen egin du gora euskararen erabilerak: 223.000 hiztun lortu ditugu”. Urteko 365 egunetan euskaraz hitz egiteko deia zabaldu du ekitaldi amaieran.

Ekitaldi berean aurkeztu dute Euskaraldia ekimena: Egia eredua oinarri hartuta, hainbat herritan euskara sustatzeko egin diren ekimenak lurralde osora zabaltzea xede duen egitasmoa da. Datorren urtean jarriko da martxan, eta dagoeneko, hainbat eragilek babestu dute proiektua.

Antzeko dinamikaren baitan dira egunotan Baionako, Angeluko eta Miarritzeko herritarrak. BAM ekimenaren bidez, egunerokotasunean izaten diren hartu emanetan lehen hitza euskaraz izan dadila lortu nahi izan dute antolatzaileek. Horretarako, parte hartzaile bakoitzak bere hizkuntza mailaren araberako identifikazioa darama soinean;  ahobizi edo belarriprets txapak. Lehen aldia izan da eta balorazioa “positiboa eta aberasgarria” izan dela ondorioztatu dute. Izan ere, hasieran 450 parte hartzaile nahi zituzten arren, 806 lagunek egin dute bat ekimenarekin. Bestalde, Euskal Elkargoarentzat lehen Euskara Eguna izan da.

Euskararen Egunak Nafarroaren Egunarekin egin du bat Nafarroan. Euskararen aldeko elkarte eta mugimenduek elkarlanean osatu dute agenda eta hainbat ekitaldi izan dira, besteak beste, Iruñean, Tafallan, Zangotzan, eta Altsasun: bertso bazkariak, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak… Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Erakundeen arteko Harremanetarako Kontseilariak azpimarratu duenez, euskara etorkizuna eraikitzeko kohesio tresna gisa ulertu behar da.

Kanal honetan artxibatua: Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna kanaletik interesatuko zaizu...
2017ko Euskararen Eguna Valentzian
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Valentzian ere ospatu dute Euskaren nazioarteko eguna. Euskal dantzen ikastaroa, mintzagune mailakatua, kanta herrikoiak, Argia aldizkariaren aurkezpena eta ale banaketa, euskal musika... Mediterraneo aldean ere euskara bizirik dagoela erakutsi nahi izan dute.


2017-12-05 | Euskal Irratiak
Euskararen Nazioarteko Egunaren jatorriaz, Peio Etxeberri

Zergatik ospatzen dugu abenduaren 3a? Noiz sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ideia? Peio Etxeberrik xehetasunak azaldu dizkigu.


2017-12-01 | Antxeta Irratia
Jaurlaritzari hizkuntza perfilak berraztertzeko eskatu dio Irungo PPk, lanpostu publikoetan euskara traba delakoan

Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok aho bete hortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo baskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela nabarmendu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari hizkuntzak perfilen sistema berraztertu beharko lukeela dio, lanpostu publikoetan, "euskara traba delako".


Aurten badakigu zer egin Euskararen Nazioarteko Egunean

Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.


2017-01-26 | ARGIA
Abenduaren 3a 'Euskadiren Eguna' izendatzeko proposamena eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk aurkeztutako proposamenak dio datarik egokiena dela, “euskara euskal herritarron batasuna  sinbolizatzen duen ikur nagusia izanik”. EAJ abstenitu egin da eta PSE eta PP tramitazioaren aurka azaldu dira.


2016-12-05 | Pako Sudupe
Euskararen Egunaren biharamuna eta bestondoa!

Euskararen Nazioarteko Eguna iragan da. Alexander von Humboldten duela berrehun urteko iragarpena ez da oraindik bete. Alabaina, ezin ezkutatu zein soziologia espainola dugun Hegoaldean eta zein frantsesa Iparraldean! 


Euskararen Eguna, batzuentzat anekdota huts

Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari segika, hainbat herritan euskaldunak aktibatzen ari diren eragileentzat berriz, esperientzia interesgarri baten helmuga baino ez da Euskararen Eguna.


Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute komunikazio zientzietako hainbat ikaslek

Abenduaren 2rako egitaraua prestatu dute arduradunek. EHUko Leioako Campusean egingo dituzte ekitaldiak.  


2016-11-29 | ARGIA
Lan mundua euskalduntzeko egitasmo pilotua abiatuko dute ELAk eta LABek Urola Kostan

Lan mundua euskalduntzeko bidean egitasmoa bateratua aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek, Euskararen Nazioarteko Egunaren (abenduak 3) ingurumarian. Azaldu dutenez, 2017ko urtarrilean jarriko dute martxan proiektu pilotua, Urola Kostan, eta Kontseiluarekin batera jardungo dute egitasmoa aurrera ateratzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude