Euskararen arauak hausten dituztenentzat zigorrik ez enpresaren munduan

  • Eusko Legebiltzarrak atzera bota du EH Bilduk kontsumitzaileen hizkuntz eskubideei buruz apirilaren 30ean aurkeztutako lege proposamena


2015eko apirilaren 30an - 17:26
Bilboko El Corte Inglés saltokiaren irudia.

EAJ, PSE, PP eta UPyDk ezezkoa eman diote Proposamenean urtebeteko epea ematen zitzaien komunikazio-operadoreei, energia-konpainiei eta finantza-erakundeei euren bezeroekiko idatzizko harremanak euskaraz ere eskaintzeko, hala egin ezean, 6.000 euroko isunak aurreikusiz.

Gainerako enpresei idatzizko informazioa euskaratzeko urtebeteko epea ematen die. Ahozko komunikaziorako epea enpresaren tamainaren araberako litzateke eta ez legoke isunik haientzat,  Xabier Isasi Bilduko parlamentariak adierazia duenez, “legearen aplikazioa malgutasunez eta tokian tokiko errealitate soziolinguistikoaren arabera” egin behar delako. Eusko Jaurlaritzak adierazia zuen lege proposamenaren aurka egingo zuela eta orain Eusko Legebiltzarrak ere atzera bota du.

2012an zigor aukerak ezabatu zituen PSEk

Gaia oso aspalditik dator. 1982an EAEKO Euskararen Legea onartu ondoren ez zen ezer arautu kontsumitzaileei buruz hogei urte geroagora arte. 2003an Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legea onartu zen.

Legea, baina, oso orokorra zen eta gehiago arautzeko Juan Jose Ibarretxeren gobernupean Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretua kaleratu zen 2008an. Hemen dagoeneko lehen aldiz hitz egiten da araua urratuz gero gerta daitezkeen zigorrei buruz, baina zehaztu gabe.

2012an, aldiz, Patxi Lopez lehendakari zela, 2003ko legearen zigor aukerak finkatzen zituzten 51.6 artikulua eta 2008ko dekretuaren 18. artikulua ezabatzea proposatu zuen PSE-EEk. PPk eta UPyDk bat egin zuten eskaerarekin eta aldatu egin ziren. EAJk, EAk, Aralarrek eta Ezker Batuak aurka egin zuten eta zigorren aukerez mintzo ziren pasarteak bere horretan geratzearen alde egin zuten.     


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude