Abuztuaren 31n euskararen aldeko Hitza hats eguna egingo da Hazparnen, 9:00etan hasi eta goizaldera arte, Zazpi Seme Alaba elkarteak antolatuta. Goizeko 9:00etan abesbatzek animaturiko merkatua irekiko da, eta ondoren bertso eta dantza saioak, kantaldiak eta kontzertuak izango dira. Kolpez blai, Txakun, DJ Pistoletak, If Renaud was a punk, Dover eta Elisa do Brasil taldeek joko dute.