argia.eus
INPRIMATU
Euskararen aldeko eguna Hazparnen, hilaren 30ean
  • "Euskararen aldeko egun bat antolatzea oso garrantzitsua da guretzat, alde batetik, euskara segurtatzeko gure herrian, eta bestetik, udan zehar euskaldunak berriz elkartzeko", adierazi dute Hazparneko Hitza hats egunaren antolatzaileek.

ARGIA @argia 2014ko abuztuaren 12a
Hazparneko Hitza hats egunaren lehen edizioa 2013an (Argazkia: Kazeta.info)

Euskararen aldeko egunaren bigarren edizioa izango da urtengoa. Dantza, pilota partida, haur jolas, kontzertu eta bertsoen inguruan familia osoak elkartzeko asmoa dute antolatzaileek, Patxi Duguinek Kazeta.info-n azaldu duen moduan.

Azpeitia, gonbidatu berezia

Hazparnek senide duen Azpeitia herria izango da aurtengo gonbidatua. "Etortzea baino gehiago galdetu diegu, antolakuntzan ere esku-hartzea eskatuz, eta oso uros agertu dira", diote antolatzaileek. Hala, Azpeitiko bertsolari, dantzari eta pilotariek parte hartuko dute ekitaldian.

Hitzahats 2014