"Euskararekiko tentsioa jaitsi egin da, normaltasunean gaudelakoan"

  • Iragan abenduaren 14an Nafarroako Vascuencearen legeak babesten duen hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko ekintza egin zuten EHE Euskal Herrian Euskarazeko hiru lagunek Nafarroako parlamentuan. Horretaz eta EHEk azken hilabeteotan egin duen hausnarketa prozesuaz hitz egin du Azaitz Gartziarekin Hala Bedi irratiko Igor Goikoleak.


2017ko maiatzaren 11n - 09:11
Azaitz Garcia artxiboko irudi batean (argazkia: Dani Blanco).

Foruzaingoaren salaketaren ondoren Mozal legea aplikatu diete EHEko kideei eta 900 euroko isuna ordainarazi. Joan den maiatzaren 3an, Euskarabidearen egoitzan sartu ziren hiru kide horiek eta Mikel Arregi zuzendariari aldarrikapenaren berri eman eta isun horrekiko konponbidea eskatu zioten.

Elkarrizketa hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude