EAEko euskararen aurrekontu publikoen bilakaera positibotzat jo du Baztarrikak

  • EAEko Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean, eta Euskararen aurrekontu eta baliabide publikoen estatistika 2014 txostenaren ondorioak aurkeztu ditu. Txostenean aztertutako erakundeek 150.111.606 euro erabili zituzten 2014an euskara sustatzeko. Aurrekontu osoaren %63,8 Eusko Jaurlaritzak jarri zuen (95,8 milioi euro), %20,3 udalek (38,7 milioi) , %10,4 foru aldundiek (10 milioi) eta %5,5 hiru hiriburuek (6 milioi).


2016ko martxoaren 01an - 13:51
Euskararako aurrekontu publikoen bilakaera positibotzat jo du Baztarrikak.

Orokorrean, erakunde publikoen euskara aurrekontuen bilakaera positibotzat jo du Baztarrikak 2012-2014 epealdirako. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoa %1,9 jaitsi den arren, euskarari dagokiona %2,9 hazi da. Foru aldundi bakoitzak ezberdin jokatu du: Araban, euskara aurrekontua erakundearen aurrekontu osoa baino gehiago hazi da; Bizkaian, berriz, aldundiaren aurrekontu osoa igo arren, txikitu egin da euskarara zuzendutakoa; azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak zertxobait gora egin badu ere, ez da handitu euskarari dagokion zatia.

Hiriburuei dagokionez, Gasteizko eta Donostiako Udalek bilakaera positiboa izan dute, Bilbokoak ez bezala: txostenaren arabera, 2008tik hona, euskara aurrekontu likidatuak asko murriztu dira eta euskararen pisu erlatiboak nabarmen egin du behera Bizkaiko hiriburuan. Dena den, 5.000 biztanlez gorako udaletako euskararen aurrekontuek bilakaera positiboa izan dute, 2008tik 2010erako tartean izan ezik.

Ikerketa bi urtetik behin egiten dute, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako erakunde publikoek euskara sustatzeko jartzen dituzten baliabideen bilakaera neurtzea du helburu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako administrazio publikoen datuak aztertu dituzte. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako, hiru foru aldundietako, hiru hiriburuetako eta 5.000 biztanletik gorako 68 udaletako –herri horietan bizi dira herritarren %90– aurrekontu likidatuak ikertu dituzte.

“Euskara sektore bat gehiago da euskal ekonomian”

Euskararen balio eta eragin ekonomikoa txostena ere aurkeztu du Patxi Baztarrikak. “Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari euskarak egiten dion ekarpena ezagutzea, eta euskarak sortzen duen aberastasun ekonomikoa neurtzea” izan da ikerlanaren helburua.

Ikerketaren arabera, EAEko Barne Produktu Gordinaren %4,19 dagokie euskararekin zuzenean eta zeharka loturaren bat duten sektore ekonomikoei. Hau da, 2.800 milioiko BPGa sortzen du. Era berean, euskarak zuzenean eta zeharka 56.142 lanpostu sortzen ditu, EAEko lanpostu guztien %6,3.

Baztarrikak adierazi duenez, “administrazioari lotutako enplegu eta baliabideez gain, euskararen inguruan lan egiten duten sektore ekonomikoek enplegu asko eta balio erantsi handia sortzen dute. Euskara sektore bat gehiago da euskal ekonomian. Euskarak merkatu gero eta zabalagoa du, eta berezko industria bat”, gaineratu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Eguneraketa berriak daude