Euskaraldiaren eragina neurtuko du Soziolinguistika Klusterrak

  • “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenaren eragina ikerketa baten bidez neurtuko da eta Soziolinguistika Klusterrak ekimenaren inguruko ikerketa lana egingo du. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.


2018ko uztailaren 18an - 14:47

Ikerketa hau Euskal Herri mailakoa izango da eta Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten norbanako guztiak kontuan hartuko dira azterketan. Hori horrela, garrantzi handikoa da ekimenean partaide izango diren guztiek jasoko dituzten inkestak betetzea; horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena bukatuta, ondorioak eskuratzea, ekimenaren arrakasta eta eragina neurtzea eta sortu diren bizipen eta inpresioak biltzea.Informazio hau guztia lortzeko hiru galdetegi bidaliko zaizkie partaideei: ekimena hasi aurretik lehena; ekimena amaitu bezain laster bigarrena; eta ekimena bukatu eta hiru hilabetera azkenekoa (informazio gehiago hemen).

Herrietako txostenak

Hala ere, Euskal Herri mailako ikerketa horretaz gain, herri bakoitzeko datuak eskuratzeko aukera ere eskainiko du Soziolinguistika Klusterrak, hala eskatzen duten herrientzat. Bertan azalduko zaizkie: hizkuntzen erabilera parte hartze motaren, adinaren, generoaren eta gaitasunaren arabera; motibazioaren bilakaera; hizkuntza jokaeren bilakaera ekimenean zehar; eta ahobizi eta belarriprest-en arteko harremanak. Gainera, txosten arrunta edo bereziaren artean hautatu ahal izango dute eskatzaileek.

Dena den, garrantzitsua da jakinaraztea, ikerketa honek darabilen metodologia dela medio, herri guztietako txostena egin ahal izango denik ezin dela hasieratik bermatu. Horrenbestez, txostena jaso nahi duten herriek eskaera egin beharko dute irailaren 30a baino lehen: ikerketa@euskaraldia.eus edo 943 592556 telefonoan.

Txostenaren edukiak, epeak, aurrekontuak eta eskaerak DOKUMENTU honetan dituzue xehe-xehe azalduta.

Albiste hau Azkue Fundazioak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


2022-12-18 | Bea Salaberri
Euskalwashing

Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.

Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


Eguneraketa berriak daude