argia.eus
INPRIMATU
Euskarak ez du lekurik izango Donostiako Turismoaren Goi Bileran
  • Kursaalen bilduko dira Turismoaren Mundu Erakundeko 300 ordezkari maiatzaren 23tik 25era.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko maiatzaren 16a
Turismoaren Nazioarteko Erakundeko kideak iazko bilkuran

Hauek izango dira kongresuko hizkuntza ofizialak: gaztelania, ingelesa, frantsesa, errusiera eta arabiarra Txostenak nahiz hitzaldiak hizkuntza horietan izango dira, baita itzulpenak ere.

Antolakuntzak parte-hartzaileei igorritako informazioan Donostian bi hizkuntza ofiziala daudela zehazten da: gaztelania eta euskara. Kongresuan, ordea, ez du lekurik izango nazioarteko 300 ordezkariren aurrean.