Euskarafobia haizatuko duen manifestaziora joateko autobusak diru publikoz ordaindu nahi ditu UPNk

  • Herritarrek autobusak doan izan ditzaten udalei eskatzen ari zaizkie ordain ditzatela zerbitzu horiek. UPN eta PP ari dira mobilizatzen bereziki baina PSNk ere babestu du ekainaren 2ko manifestazioa. "Euskararen inposizioa" salatzera aterako dira kalera, "Gobernua egiten ari den hizkuntz politika bidegabea" kritikatzera.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko maiatzaren 16a
Ana Beltrán (PP) eta Javier Esparza (UPN) Nafarroako Legebiltzarrean. (Arg.: Euskalerria Irratia)

"Ez dugu deus euskararen kontra baina...", hitz horiekin ematen diote hasiera manifestuari. Jendearen parte hartzea ziurtatzeko beste modu bat ari dira lantzen eta oraingoan mozioak dira aurkeztu dituztenak autobusak doan eskaintzeko Iruñera manifestatzera joan nahi dutenentzat. 

Ez da lehen aldia UPNk autobus zerbiztua doanekoa eskaintzen duena mobilizazio batera jendea erakartzeko modu gisara: 2007an UPN eta CDNren Gobernu garaietan Jose Luis Rodriguez Zapateroren aurkako manifestazioa antolatu zuten eta orduan ere doan eskaintzen zuten autobus zerbitzua. Horrez gain 247.000 euro gastatu zituen bestelako hauetan: 98.468 euro megafonia eta telebistan; 55.038 euro bandera eta pegatinetan; 53.879 euro publizitatean eta 30.013 eskenatokian. 2007ko manifestazioan gainera, iaz, Nafarroako banderaren defentsarako deitutakoan ere autobusak doan eskaini zituzten UPNkoek. Haietan, UPNk ordaindu zituen horietan autobus zerbitzuak eta oraingoan beste zera nahi dute: udalek ordain ditzatela zerbitzu horiek diru publikoarekin. Mozio bidez ari dira eskaera hori egiten eta oraingoz Nafarroako 80 udaletan eginen dute, UPNk ordezkaritza duen horietan. 

Euskarafobia haizatzen

Iazko manifestazio deia egin zuten berberek egin dute ekainaren 2korako deia ere. Doble 12 elkartea da deitzaile nagusia. UPNrengandik oso gertu dagoen elkartea da eta Fernando Aranguren da presidentea. Horrez gain, Maribel Vals Vecinos de Paz taldeko kidea, Patxi Mendiburu edota Pepe Alfaro ere badaude deitzaileen artean.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetan artxibatua: Euskara Nafarroan

Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
Iruñeak ez du babestu euskararen kontrako manifestazioa

"Hizkuntz eskubideak ziurtatzea" eskatu du Iruñeko Udalak lehendakaritza batzordean eta uste dute ezinezkoa dela bidezko hizkuntz politika bat euskara kontuan hartu gabe.  


Karrikiri elkartea
MULTIMEDIA - erreportajea

Duela 20 urte Iruñeko euskal komunitatea egituratu eta trinkotzeko asmoz sortu zen Karrikiri Elkartea eta Denda. Kultura globalizatu eta angloxajoia nagusi den mundu honetan alternatibak badirela aldarrikatzeko asmoz. Iruñeko Alternatiben Herriko kultura eta hizkuntzen bilgunea izango da ARRAGOA auzoan izango dira.


2018-05-10 | Miren Osa Galdona
PPk Nafarroa zeharkatuko du "euskararen inposizioa" salatzeko

“Euskararen inposizioa” salatzeko, itzuli bat iragarri du Nafarroako PPk. Ekainaren 2ko manifestazioaren atariko moduan, “itzuli informatiboa” egingo duela azaldu du Ana Beltran legebiltzarkideak, euskara “indarrez” ezarri nahi duten herrietan.


2018-05-06 | Ander Perez
Juan Carlos Moreno Cabrera. Inperioaren ziztada
"Zer gutxiago, zure nazioko hizkuntza ulertzea baino?"

Madrilgo akademiatik mintzo da Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956), zer eta espainolismo linguistikoa deitzen duen horren gehiegikeriak salatzeko. Haatik, aho bizarrik gabe dihardu, sendo, hizkuntza txikiak babestuz, eta nagusiak ziztatuz. Nafarroako hizkuntza egoeraz aritzeko etorri da Iruñera. Eta ez da kalterako: ezin hobeki islatzen da Nafarroan berak teorizatutakoa.


Erizaintza euskaraz eskaintzeko eskatu diete ikasleek NUPi eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari

NUPeko erizaintza euskaraz sustatzeko taldeak —Iruñeko Euskalgintza, Ikasle Abertzaleak, LAB, ELA, STEILAS eta Behatokia— neurriak hartzeko eskatuko die Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta hezkuntza Sailari, unibertsitate horretan gradua euskaraz egin ahal izateko.


Nafarroan Euskararen Lege berria idazteko elkarlanean oinarritutako dinamika aurkeztu du Kontseiluak

Lau lan-bilera eginen dira herritarren ekarpenak jasotzeko: maiatzaren 2an Tuteran, 4an Lizarran, 8an Barañainen eta hilabete amaieran Elizondon.


Besarkadak euskarazko hezkuntzaren alde Erriberrin

Sortzen Elkarteak Besarkatu Ekimena ospatu du igandean Erriberrin, “euskarazko hezkuntzari ate berriak irekitzen ari diren familiak besarkatzeko”.


2018-03-26 | Ahotsa.info
2.500 lagun bildu dira Iruñean Nafarroa "euskaratik eta euskaraz" eraikitzea eskatzera

2.500 lagun batu dira larunbatean Iruñean EHEk euskararen ofizialtasuna eta burujabetzaren alde deitutako manifestaziora.


Euskarabidearen aurrekontua 2,8 milioitik 6,9ra pasa da legealdia hasi zenetik

Horri esker hedabideen, euskaltegien, elkarteen eta tokiko entitateen laguntzak handitu dituzte. Euskararen institutuak egoitza bat eta bakarra izanen du, Kirol Etxean.


2018-03-15 | Xabier Letona
Ilusioa sumatu da Iruñean egindako Euskaraldiaren aurkezpenean

Nafarroan dagoeneko hamar herritik gora dira urte amaieran Euskaraldian parte hartuko dutenak. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da ekimena Euskal Herri osoan eta hala nahi duten herritarrek eta erakundeek izango dute berau aurrera ateratzeko ardura.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude