Euskara lege-estatus gabe gelditu da Ipar Euskal Herrian, boto bakarrarengatik

  • Frantziako Asanblea Nazionalak atzera bota du, boto bakarrarengatik, Frantziako Estatuko hizkuntza gutxituak bultzatzeko proposamena. Bultzatzaileek hezkuntzan, bizitza publikoan eta hedabideetan korsikera, bretainiera, katalana, euskara eta gainerako hizkuntza minorizatuen erabilera sustatzea zuten helburu. Frantzian 75 hizkuntza gutxitu autoktono daude.


2016ko otsailaren 08an - 12:24
Hizkuntza minorizatuen aldeko ekimen ugari antolatzen dira Ipar Euskal Herrian.

Aspaldi ireki zen hizkuntza minorizatuen auzia eta ez da lege-estatusa ukatzen zaien lehen aldia. 2012an, 90eko hamarkadan sinaturiko testua berresteko konpromisoa hartu zuen François Hollande presidenteak, baina prozesua uste baino gehiago luzatu eta  babesa galdu zuen ekimenak. 2015ean, ostera, hizkuntza minorizatuen Karta Europarra berrestearen aurka azaldu zen Senatua.

Proposamena bertan behera gelditu zela ikusita, Asanblea Nazionaleko kide Paul Molacek ez zuen bere harridura ezkutatu: “Hizkuntza erregionalen aldeko neurria errealitate bilaka zitekeela zirudien, baina, azkenean, aldeko 13 eta aurkako 14 boto izan ziren. Momentu horretan presente ez zeuden zenbait diputatu sozialisten bozka zenbatu egin zuten gainera”. Hizkuntza minorizatuen aldeko ekintzaileek ere ez zuten PSFren erabakia espero; batez ere, aurka agertu diren diputatu batzuk beren jaioterrian –Dordoinan– okzitaniera bultzatzearen alde azaldu izan direlako.

Erabakiaren aurkako ahotsak

Euskal Konfederazioko bozeramaile Sebastien Castetek salatu du eskuinak eta ezkerrak modu alderdikoiean darabiltela hizkuntza minorizatuen auzia. Era berean, gogorarazi du “frantsesa eta euskara maila berean jarriko dituen legea exijitzen” jarraituko dutela.

Bestetik, ezkerreko diputatu batek bultzatzaileak zorotzat hartu izana salatu du Akitaniako sailburu ohi David Grosclaudek: “Zoratuta al daude, ba, Manuel Valls, Justizia ministro ohi Christiane Taubira eta beste hainbeste diputatu beren ingurune pribatuan frantsesa ez den beste hizkuntza bat erabiltzeagatik?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-10 | Euskal Irratiak
Hur Gorostiaga
"Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna"

Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga... [+]


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude