Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Ostiralean Europar Batasuneko kide gehiengoak berriz ere atzeratu zuen eskaera. El Paísek argitaratu duenez, ezetz esan duten herrialde gehienek gobernu kontserbadoreak dituzte. Bi urte daramatza Espainiako Gobernua alegazioak aurkezten, eta zalantzak daudela erantzuten dute Europatik. Espainiako Gobernuak pasa den astean aurkeztu zituen dokumentuak zalantzak argitzeko asmoa zeukan. Hala ere, hainbat kidek zalantza finantzario eta legal ugari dituztela adierazi dute. El Paísek jaso duen iturri diplomatiko baten arabera, "inork ez ditu eztabaidatzen Espainiaren proposamenaren arrazoiak eta gai honek Espainiako Gobernuari zenbat axola dion". Beste estatukide batzuk ordea, "horrelako erabakiak hartzeko une egokia" ez dela argudiatu dute, eta horrek estatu kideen lehentasunei buruzko irudi txarra emango lukeela.
Ofizialtasunak suposatuko lituzkeen gastuez arduratuko dela azaldu zuen Espainiako Gobernuak aurkeztutako dokumentuan. Hala ere, ezetz esan duten estatu kideek zalantza agertu dtue, ea gobernu aldaketa egotekotan Espainiak gastuak finantzatzen jarraituko lukeen. Europako aferetarako estatu idazkari Fernando Sampedrok estatu kideek dituzten zalantzak argitzeko prestutasuna adierazi du, baina jatorri politikoak eta ez teknikoak dituzten dudak izan daitezkela ere aipatu du.